TOKIKOM Jardunaldiak 2016

botoia-aurkezpenabotoia-bideoakbotoia-argazkiakHizlariakTOKIKOM Sariak

Kike Amonarriz

kikeamonarrizSoziolinguista eta komunikatzailea.

@KikeAmonarriz

Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da. Soziolinguistikan duen jardun oparoak eta hainbat hedabidetan buru-belarri ibilia. Telebistako jarduna du ezagun eta euskara ardatz hartutako hainbat saio egindakoa da: Mihiluze, Tribuaren berbak (Argia saria), Burubero... Abbadia saria jaso berri du Amonarrizek 2015ean, euskararen erabilera arnasberritu, gizarteratu eta hedatzeko egindakoaren aitorpen gisa.

Eneko Bidegain

Eneko BidegainMondragon Unibertsitatea. Irakasle eta ikerlaria.

Hezikom
@enekobidegain

Kazetari ibilitakoa da Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n, euskal ikasketetako doktorea da eta Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko graduko irakaslea.

Jorge Campanillas Ciaurriz

jorge-campanillasIurismatica Abogados. Abokatua. Sortzailea.

iurismatica.com
@jcampanillas

Abokatua eta Iurismatica Abogados kabinetearen sortzailea. EventosJuridicos.com atariaren arduraduna eta IKTen inguruko legedia gizarteratzeko Derecho en Red elkartearen sortzailea. 2003tik, IKTetako legediaren inguruko aholkularitza ematen du, datu pertsonalen babesa, merkataritza elektronikoa, jabetza intelektuala, publizitatea eta administrazio elektronikoa bezalako esparruetan. Irakasle ere badabil Mondragon eta Deusto Unibertsitateetako hainbat masterretan.

Francesc Fàbregas

Francesc FàbregasAssociació Catalana de Premsa Comarcal. Presidentea.
El Vallenc. Zuzendaria.

premsacomarcal.cat
@premsacomarcal
elvallenc.cat @elvallenc

Francesc Fàbregas Associació Catalana de Premsa Comarcal elkartearen presidentea da. Presidenteorde eta zuzendaritzako kide ere izandakoa da, eta hamaika urte darama elkarteari lotuta. El Vallenc taldeko presidentea ere bada. Taldeak El Vallenc, Nova Conca, L'Opció Alt Camp eta L'Opció Baix Penedés astekariak eta www.elvallenc.cat, www.novaconca.cat, www.eltravesser.cat eta www.lopcio.cat agerkari digitalak ere argitaratzen ditu. Premsa Comarcal Fundazioaren patronatuko kidea izan da, Radio Capital de l'Alt Camp irratiaren zuzendaria bost urtez, eta korrespontsal lanak ere egin ditu Diari de Tarragona eta Nou Diari egunkarientzat. Hainbat irrati eta telebista saiotako tertulietan parte hartzen du, eta hainbat kultur elkarteren presidentea ere bada.

Joxemanuel Irigoien Sanzberro

Joxema IrigoienTtipi-Ttapa Fundazioa. Kudeatzailea.

erran.eus
@erran_eus @ttipi_ttapa

Kazetaritzan lizentziatua (Leioa / EHU). Ttipi-Ttapari lotuta garatu du bere lan esperientzia. 1990etik 1997ra Ttipi-Ttapa aldizkariaren zuzendari eta kazetari. Geroztik, Ttipi-Ttapa Fundazioaren kudeatzaile lanetan dihardu eta tarteka baita kazetari zereginetan ere.

Jon Sarasua Maritxalar

34-jonsarasuaHUHEZI. Irakaslea.

HUHEZI

Komunikazio zientzietan doktorea, Pentsamenduaren Historia irakasten du Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.Intereseko arloak: gizarte pentsamendua; ekonomia sozial eta solidarioa; autoeraketa; hizkuntzen biziberritze prozesuak eta kulturgintza; nazioarteko zubigintza. Euskalgintzan zeresan handia eman du 2013an argitaratu zuen Hiztunpolisa entseguak.

Guillermo Villaroig

guillermo_vilarroig3-copiaOveralia. CEO.

www.overalia.com
@gvilarroig

Guillermo Vilarroigek 20 urteko eskarmentua du interneteko proiektuak garatzen, eta aitzindaria izan da Espainian SEO eta web analitikaren esparruan. Web garapenean eta online marketinean espezializatutako Overalia agentziaren bazkide sortzaileetakoa da. Overalia da Googlek Analyticsen Espainian zertifikatutako bigarren aholkularitza agentzia, eta Googleren DoubleClick Digital Plataform zertifikazioa ere badu. Besteak beste, Deustu zein Mondragon unibertsitateekin lan egin du, eta Google Analyticsek Mountain View-n egiten duen urteroko batzarrera joaten den profesional espainiar bakarra da.

Jorge Bernet Fernández

jordi-bernetBeleader. Bazkidea eta zuzendari komertziala.

www.beleader.com
@JordiBernet1

17 urtetik gorako eskarmentua ingurune digitalean, ekintzailea, inbertsorea, irakaslea eta oinarri tekonologikoko egitasmoen zale amorratua. Monetizazioan eta datan espezializatua, 1.999an hasi zen, lana online bilatzeko Infojobs.net ataria sortu eta monetizatzeko lanetan. Gerora, Grupo Intercom taldearen 40 atari baino gehiagoren sorkuntzan parte hartu zuen. 2011an Madrilera joan zen, T2O taldearen data egitasmo bat zuzentzera, eta 2015az geroztik Beleader proiektuan zentratu da, aplikazioak, mugikortasuna eta Data uztartuz.

Oihana Blanco

Oihana Blanco. InnobasqueoihanaInnobasque. Ekonomia zirkularreko proiektu arduraduna.

innobasque.com

EHUn Ekonomian lizentziatu eta kanpo merkataritza eta nazioartekotzean eta berrikuntzan sakondu zituen bere ezagutzak. Innobasquen arlo desberdinetako proiektuen kudeatzaile izan da. Nazioartekotzearekin, eko berrikuntzarekin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza politikekin erlazionaturiko proiektuen arduradun izan ostean, egun ekonomia zirkularraren inguruko proiektuez arduratzen da.

Igor Etxebarria

igorBera-Bera. Kudeatzailea.

berabera.com
@igoretxebe

EHUn Enpresaritzan lizentziatua eta kirol entitateen kudeaketan sakondu zituen bere ezagutzak. Bera Bera errugbi taldeko jokalari ohia izandakoa 1999-az ez geroztik elkarte honetako kirol atal, ekitaldi eta instalakuntza ezberdinen kudeatzaile orokorra da.

Ander García Gangoiti

ander-copiaVicomtech-IK4. Senior ikerlaria.

vicomtech.org
@Vicomtech_IK4

Ander Garciak Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasketak 2002an burutu zituen. 2011an doktoretza europarra UPV/EHUn jaso zuen. 2003tik Vicomtech-IK4n ikerlari bezala lan egiten du. Urte hauetan tarteka UPV/EHUko irakaslea ere izan da.

Xavier Jiménez Sama

xavier-jimenez-samaOnly Media Web. Zuzendaria.

onlymediaweb.com
@XaviJimenezSama

Erabiltzaile analogiko aurreratua, hedabideekin harremanetan 1988tik, natibo digitalen artean bizi dena. OnlyMediaWebetik, jarduera guztia ekosistema digitalean eta komunikazioan zentratzen du. Hainbat mediorekin dabil elkarlanean, besteak beste TOKIKOM, AupaAthletic, Ulma Architectural, Construmática, El Periódico, Comunicación y Cía...

Ramón Salaverría

Ramon SalaverriaNafarroako Unibertsitatea. Center for Internet Studies and Digital Life. Zuzendaria.

CENTER FOR INTERNET STUDIES AND DIGITAL LIFE
@rsalaverria

Kazetaritza digitaleko ikerlari eta irakaslea Nakarroako Unibertsitatean, non Center for Internet Studies and Digital Life-ko zuzendaria den. Bere azken liburua, Ciberperiodismo en Iberoamérica, 1990-ko hamarkadatik aurrera 22 iberoamerikar herrialdetako komunikabide digitalen garapena aztertzen du.

Eli Vivas

eliEl Periódico de Catalunya. Datu-kazetaritza koordinatzailea
Hack Hackers Barcelona. Sortzailea.

El Periódico de Catalunya
Hacks Hackers Barcelona

@eli_vivas

Kazetaritzan eta Hizkuntzalaritzan lizentziaduna. El Periodico de Catalunyako infografia taldearen datu-kazetaritzako saila koordinatzen du. Kazetaritza eta teknologiaren arteko uztarketa sustatzen duen Hacks/Hackers Barcelona erakundearen sortzaileetako bat da. Datu-kazetaritza eta bisualizazio eskolak ematen ditu Blanquerna Unibertsitatean, baita UABen ere. MediaLab Pradoren Datu-kazetaritza Jardunaldien antolatzeko batzordeko kidea da, eta Open Knowledge Foundationek antolatzen dituen Datu-kazetaritza Jardunaldietakoa. 2013an BBVAren InnovaData datu-kazetaritzako saria irabazi zuen FUGA2 lanarekin: Espainiako aditu ihesa aztertzen duen elkarlaneko mapa.

Laguntzailea

Babesleak