Toki komunikabideen lana aldarrikatzen

Toki komunikabideak oinarrizkoak dira komunitate baten komunikazio sisteman. Gertuko errealitatea aztertu eta inguru hurbilean gertatzen ari denaren berri ematen dute, arazo globalek eguneroko bizitzan duten eragina islatuz.

Baina, gainera, gertuko komunitatearen komunikazio tresna eta bozgorailu gisa ere funtzionatzen dute, eta publikoaren parte hartze zuzena sustatzen dute, bestelako komunikabideek amestu ere ezin dezaketen moduetan.

Toki komunikabideetako profesionalek ahalegin handia egiten dute egunero-egunero gertuko gaiak duintasunez lantzeko. Lan horren emaitzak bikainak badira ere, sarritan erabat ezezagunak dira komunikabide bakoitzaren esparru geografiko mugatutik kanpo.

Egoera hori aldatu eta toki komunikabideetan egiten den lan aparta aldarrikatu eta ezagutarazteko asmoz, TOKIKOMek TOKIKOM Sariak ematen ditu urtero, toki komunikabideetako lanik onenak gizarteratzeko.

TOKIKOM Sariak 1Azaroaren 11n banatu ditugu 2022ko TOKIKOM Sariak. Aukera baliatu dugu, gainera, bazkideokin batera errepaso orokor bat egiteko TOKIKOMen 10 urteotan egindako lanari, eta hemendik aurrera egin beharrekoari.