TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

TOKIKOMeko bost komunikabidek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso dute.

Durangaldeko Anboto, Zumaiako Baleike, Debagoienako Goiena, Urumeako Kronika eta Baztan-Bortziria-Malerrekako Ttipi Ttapa toki komunikabideek Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuten asteartean, Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian. Komunikabideekin batera, Euskaltzaleen Topaguneak ere jaso zuen Euskalit Fundazioak ematen duen agiria.

Toki komunikabideen lana eta funtzionamendua etengabe hobetzeko estrategiaren barruan, TOKIKOM Euskalit Fundazioko bazkide egin zen duela bi urte, eta diploma hauek lankidetza horren ondorio dira.

Aipatutako komunikabideek, eta oraindik lanean diharduten beste hainbatek, Kudeaketa Aurreratuan sakondu dute azken bi urteotan, Euskalitek berak emandako formazioaren bidez, enpresa ikuspuntua eguneroko jardunean txertatuz. Horrela, Kudeaketa aurreratuaren diplomaren bitartez, orain artean egindako ibilbidea errekonozitu die EUSKALITek bost komunikabideri eta Topaguneari. Horiez gain, aipatu bezala, beste hainbat toki komunikabide eta euskara elkarte ari dira formazioa jasotzen.

Anbotoko zuzendari eta TOKIKOMeko presidente Jone Guenetxeak diplomak banatzeko ekitaldian azaldu zuenez, “arlo guztietan eraginkorragoak izateko tresnak aurkitu ditugu Kudeaketa Aurreratuaren ereduan. Aurrerapausoak egin ditugun arren, hau hasiera baino ez da izan. Hurrengo urteotan arlo honetan sakontzea da helburua”.

Albistea toki komunikabideetan:

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.