TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Zumaiako BALEIKEk 25 urte

Baleike 25 urte azala

Urteurreneko argitalpen digitala Ttap aldizkariaren bidez eskuratu daiteke

Zumaiako BALEIKE aldizkariak bere 25. urteurrena ospatu nahi du, eta horretarako erakusketa berezi bat prestatu du. Erakusketan, aldizkariaren ibilbidean garrantzia izan duten 12 lagunen argazkiak eta elkarrizketak ikus daitezke.

Elkarrizketok formatu berezi samarrean jasota daude: aretoan argazki handiak jartzeaz gain, elkarrizketak Ttap aldizkari digitalaren bidez ikusi eta entzun daitezke, norbere telefonoan edo aretoan dauden tableten bidez.

Erakusketa Zumaiako Oxford aretoan izango da, ekainaren 23ra arte. Zorionak, Baleike, eta urte askotarako!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.