TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Koronabirusaren jarraipena TOKIKOM medioetan

Koronabirusa mundu mailako arazo bihurtu zaigun horretan, une ona da gogoratzeko mundu mailako krisi eta emergentziek ere, azkenean, eguneroko, gertu-gertuko bizimoduan dutela eragina eta isla. Are gehiago, eragin eta isla horren arabera bereganatu ala galdu dezaketela emergentzia izaera.

TOKIKOMeko toki komunikabide asko lan bikaina egiten ari dira egunotan, beraien bizilagun eta gertukoei kontatzen zer gertatzen ari den hainbeste zalaparta sortu duen auzi honen inguruan. Mapa honetan ikus daitezke gaia lantzen ari diren komunikabideak:

Bide batez, koronabirusaren krisia gogoeta interesgarriak ere eragiten ari da han-hemenka. Beterri-Buruntza-Aiztondoko Aiurri.eusen zuzendaria den Joni Ubedak hainbat gako interesgarri planteatu ditu: koronabirusarena bezalako kasuetan, zergatik baztertzen dira toki komunikabideak erakunde ofizialen komunikazio kanaletatik, duten eragina eta irismena erabat frogatuta dagoenean?

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.