TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Urola Kostako Hitza ere, TOKIKOM Plataforman

Urola Kostako Hitzaren webguneak itxura eta mami berria ditu gaurtik aurrera. UKT – Urolako Komunikazio Taldeko gainerako hedabideek bezalaxe, eskualdeko agerkaria TOKIKOM Plataformara batu da, erabiltzaileentzat zein erredakzio taldearentzat erabilerraztasuna eta etengabeko berrikuntza erritmoa hobetzeko.

Urola Kostako Hitzaren etorrerarekin, TOKIKOMek, bere bazkideek eta CodeSyntax enpresak elkarlanean sortu eta garatutako TOKIKOM Plataformak euskarazko 24 toki komunikabide batzen ditu dagoeneko, eta funtsezko azpiegitura bilakatu da euskarazko komunikabideen alorrean.

Informazio gehiago: Urola Kostako Hitza.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.