Datuek argi erakusten dute: euskaraz ere, informazioaren kontsumoa gero eta gehiago egiten da gailu mugikorretatik. Irakurle potentzialengana ondo iritsi nahi badugu, funtsezkoa da beraz, gailu horietan presentzia duina izatea. Helburu horrekin sortu ditugu 2015ean TOKIKOM aplikazioak.
TOKIKOM Plataforma sortu genueneko filosofia berari jarraiki, tresna erabilgarri eta moldagarria sortu dugu, aplikazio propioa izan nahi duten toki komunikabideek horretarako bidea izan dezaten, produktu duina eskuratuz inbertsio handiegirik egin beharrik gabe.
Hala, aplikazio 'ama' bat sortu dugu, oinarrizko funtzionalitate eta zerbitzuak batzen dituena:
- Android eta iOS bertsioak
- Azken albisteen kontsulta
- Agenda
- Gida komertziala
- Albisteak bidaltzeko aukera
- Intereseko edukiak sare sozialetan, whatsapp eta abarretan partekatzeko aukera
- Erabiltzaileak bere intereseko gai eta lekuak aukeratzea
- Notifikazioak jaso ahal izatea, zehaztutako interes horien arabera
'Ama' horretatik, nahibeste 'kume' sortu daitezke, ezaugarri orokor horiez gain, tokian tokiko medioaren beharren araberako beste batzuk izan ditzakeena. Hobekuntzak, funtzionalitate berriak eta abarrak aplikazio "ama"-ri egingo zaizkio, eta handik hartuko dituzte gero aplikazio kume guztiek, produktuaren etengabeko eguneratzea erraztuz era baliabideak optimizatuz.