TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Bilatzaile berria TOKIKOM Plataformako webguneetan

Erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzua hobetzeko asmoz, TOKIKOM Plataformako webguneek goitik behera eraberritu dute haien bilatzailea. Google bilatzaile generikoaren ordez, TOKIKOM Plataformak Elhuyarrek garatutako bilatzaile aurreratua eskaintzen du. Hari esker, orain posible da bilaketa zehatzagoak egitea,  albisteak ez ezik, hitzorduak, komertzioak edo komunitateko argitalpenak aurkitzeko. Googleren bilaketa zerbitzuak hainbat arazo sortzen ari zen azken boladan, teknikoak …

TOKIKOMeko bost komunikabidek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso dute.

Durangaldeko Anboto, Zumaiako Baleike, Debagoienako Goiena, Urumeako Kronika eta Baztan-Bortziria-Malerrekako Ttipi Ttapa toki komunikabideek Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuten asteartean, Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian. Komunikabideekin batera, Euskaltzaleen Topaguneak ere jaso zuen Euskalit Fundazioak ematen duen agiria. Toki komunikabideen lana eta funtzionamendua etengabe hobetzeko estrategiaren barruan, TOKIKOM Euskalit Fundazioko bazkide egin zen duela bi urte, eta …

Google, marketin digitala eta euskarazko komunikabideak, Euskalduna Jauregian

Only Media Web eta Googlerekin lankidetzan, TOKIKOMek lan saio bat egingo du bihar, urriak 17, Bilboko Euskalduna Jauregian, marketin digitalak eta euskarazko komunikabideek publizitate eta komunikazio euskarri gisa eskaintzen dituzten aukerak aztertzeko. Ekitaldia 11:30etan hasiko da, eta Kabia, Google eta Only Media Webeko adituek parte hartuko dute. Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da …

Marketin digitalaren eta toki komunikabideen erronkak aztergai urrian, TOKIKOMen eskutik

Etengabeko berrikuntza da, zalantzarik gabe, komunikabideen sektoreko gaur egungo ezaugarri nagusia. Horretaz jabetuta, etengabeko joeren behaketari eta gogoetari emana dago TOKIKOM, Toki Komunikabideen Bateragunea. Gogoeta hori konpartitzeko asmoz, euskarazko 60 toki komunikabide osatzen duten taldeak bi hitzordu garrantzitsu antolatu ditu datozen egunotarako: Google, Marketin digitala, euskara eta toki komunikabideak Euskadin Hilaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian …

TOKIKOM Sariak: lanak irailaren 22ra arte aurkez daitezke

Irailaren 22an amaituko da TOKIKOM Sarien bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea. Sariketan euskarazko toki komunikabideetan argitaratutako kazetaritza lanek har dezakete parte, batetik; eta euskarazko edozein mediotan argitaratutako publizitate kanpainek, bestetik. 2016ko deialdia toki komunikabideek ekoizten duten edukia gizarteratu eta goraipatzeko asmoz antolatu zuen TOKIKOMek, Toki Komunikabideen Bateraguneak. Aurten, helburu horri heltzeaz gain, TOKIKOMek “euskarak berak …