TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Hitzarmena Eraikune, Eraikuntzaren Euskadiko Klusterrarekin

TOKIKOMek hitzarmen garrantzitsua sinatu du Eraikune Eraikuntzaren Euskadiko Klusterrarekin. Akordio honen sinaduran Alberto Marín klusterreko presidenteak eta Jone Guenetxea TOKIKOMeko presidenteak parte hartu dute. Helburua da irakurleen eta erabiltzaileen eskura euskarazko edukiak jartzea, komunikazioa hobetzeko eta bi aldeen intereseko edukiak sortzeko.

Rikardo Arregi kazetaritza saria, Goienarentzat

Goiena Komunikazio Taldeak ekoitzitako Kulturrizketak elkarrizketa saioak jaso du Andoaingo Udalak deitutako Rikardo Arregi kazetaritza saria. Epaimahaiaren esanetan, “Europako edozein telebistak izan lezakeen saio modernoa da” Goiena telebistak egindakoa. “Bizi garen garai bizkorretan pausaldia egiteko aukera ematen du modu atsegin eta entretenigarrian, eta, aldi berean, arinkeriatik urrun. Ikus-entzulea berehala harrapatzen du elkarrizketak, solasean ari direnak …

Hemen da Gurean.eus: euskarazko komunikabide berri bat

Gurean.eusek TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu. Euskaraz pentsatu, sentitu eta bizi zara, Gurean zara. Gertuko errealitatearen leiho globala eskaintzen du, gizartea, ekonomia, kultura, kirola eta eguneroko gaien bitartez. ANDOAIN, 2017/03/28,- Euskaraz pentsatu, sentitu eta bizi zara, Gurean zara. Horrela aurkezten da Gurean.eus, euskal errealitate lokalaren …

Euskarazko hedabideen telebista saio bateratua Korrikaren hasiera eta amaieran

Korrikaren 20. edizioa abiatuko da martxoaren 30ean Otxandion. 1980. urtean jarri zituen lekuko batek lehen aldiz euskaldunak eta euskaltzaleak korrika, eta 17 urte geroago, hogeigarren edizioan ere, ez dira faltako hasiera horretako emozioa eta grina. Guztiok biltzen gaituen ekitaldi horren garrantzia aintzat hartuta, ohar hau sinatzen dugun euskarazko hedabideek irteeran eta amaieran, Otxandion eta Iruñean, …

Jone Guenetxeak hartu du TOKIKOMen presidentzia, Urko Aristiren ordez

TOKIKOMek, Toki Komunikabideen Bateraguneak, Ohiko Batzar Orokorra egin du gaur Eibarko Markeskua Jauregian, 2016ko balantzea egin eta 2017ko lan ildoak finkatzeko asmoz. Bost urte dira jadanik Euskaltzaleen Topagunean biltzen ziren toki komunikabideek haien sailari gorputz eta entitate juridiko propioa ematea erabaki zutenetik, eta denborak erakutsi du erabaki zuzena izan zela. Gaur egun, TOKIKOMek euskarazko 68 …