TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Noaua!k 20 urte

Zorioneko daude Usurbildarrak: bertako NOAUA Kultur Elkarteak, eta hark argitaratzen duen astekariak ere, 20 urte egin berri ditu. Bideo eder honetan jaso dute elkartearen ibilbidearen laburpentxo bat. Gainera, TOKIKOM Sarietako bat ere lortu du astekariak, maiatzean argitaratutako ‘Udarregiren omenez’ gehigarri bikaina dela eta. Bejondeizuela!!!

“.eus” domeinu izenak merkeago tokiko negozio txikientzat

Herrietako merkatari txikiek eta euskarak berak interneten duten presentzia areagotzea dute xede Merkatariek 15 euroan lortu ahal izango dituzte .EUS domeinu-izenak, toki komunikabideetako gida komertzialekin batera erabiltzeko. .EUS domeinua kudeatzen duen irabazi asmorik gabeko PuntuEUS Fundazioak eta Euskal Herri osoko euskara hutsezko 60 komunikabide batzen dituen TOKIKOM enpresak akordioa sinatu berri dute, euskarak interneten duen …

Hauteskunde mapak CartoDBn. Nola margotu udalerriak alderdi bozkatuenaren arabera

Hona modu sinple eta ultra-manuala udalerri bakoitza bertan boto gehien jaso duen alderdiaren koloreaz pintatzeko. Egingo duguna da, basikamente, taulan beste zutabe bat gehitu, eta hor eskuz sartu zein den alderdirik bozkatuena. Gero mapari esango diogu udalerriak zutabe horren balioaren arabera sailkatzeko. Kalkulu hori automatikoki egin liteke Excel taula automatizatu batean, baina aitortu behar dizuet …

Nola erabili CartoDB hauteskunde mapa egiteko

Kontuz e? Hau "work in progress" da, baliteke atal batzuk %100 ez ibiltzea, edo ustegabeko emaitzak ematea.   Joan CARTODBra eta hasi saioa. (Erabiltzailerik ez baduzue, sortu beharko duzue). Saioa hasita duzuela, ireki https://joxe-tokikom.cartodb.com/tables/udalerriak_garbi/public helbidea. Hau bezalako pantaila bat ikusiko duzue: Taula edo 'dataset' bat ikusten ari zarete, barruan daukana Euskal Herriko udalerri guztien mugak, gehi …