TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Mikel Irizarren lehen elkarrizketa Hizkuntz Berdintasuneko Zuzendari gisa, tokiko hedabideetan

Uztailaren amaieran jakin genuen Gipuzkoako Foru Aldundiak TOKIKOMeko presidente izandako Mikel Irizar izendatu behar zuela Hizkuntz Berdintasuneko Zuzendari. Abuztua ideiak ordenatzen eman ondoren, agintaldiko lehen elkarrizketa TOKIKOMi eman dio Irizarrek, eta gaur bertan argitaratu da hainbat tokiko hedabidetan: AIURRI ANBOTO BALEIKE BARREN GOIENA GUAIXE KARKARA MAXIXATZEN NOAUA PLAENTXIA TXINTXARRI UZTARRIA

Sinergien beharra

Eneko Bidegainen gogoeta interesgarria Atabala blogean: Egunkari nazionala lidergotik urrun dago, hain zuzen, nazionala delako (beste herrialdeetan ere berdin da); eta tokikoek ez dute Euskal Herri osoaren ikuspegia lantzen, tokikora mugatzen direlako. Lan handia egiten da jendeak euskaraz irakur dezan, baina euskarazko produkzio horrek ez du nahiko indar egiten Euskal Herriko ikuspegia errotzeko.

Jabier Lauzurika ‘Apolo’ zendu da

Albiste tristea utzi digu asteburuak: Jabier Lauzirika ‘Apolo’, Bilbo Hiria Irratiaren sortzaileetako bat, zendu dela jakin dugu. Irratian ez ezik, hainbat saltsatan ere ibilia zen Apolo: urte luzez Gabriel Aresti euskaltegian euskara irakasle ibilia, Zenbat Gara elkartearen eraketan berebiziko rola izan zuen, Kafe Antzokiaren sorreran bezala. Ondoren, kultura kezkak komunikabideen sustapenera eraman zuen, Bilbo Hiria …

Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Goienako Julen Iriondorentzat

Goienarako lanean dabilen Julen Iriondo kazetariak irabazi du Andoaingo Udalak ematen duen Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 27. edizioko Sari Nagusia. Saritutako lana, lantaldearekin batera, Goiena telebistarako egindako dokumentala izan da, hiesdunen aldeko ekintzaile Jon Salaberri arrasatearraren gainean. Hiesak jota hil zen “ekintzaile ahaztuaren” gainean Joxe Arantzabalek egindako ikerketa lana —besteak beste, Puntua aldizkarian argitaratutako artikulua— …

Tokikoa, udal hauteskundeen osteko tartean

(…) Imaginatzen al duzue maiatzaren 25etik ekainaren 13ra bitarte doan denbora tarte horretan alderdien artean sintoniarik ez dagoela argitaratzen hasiko bagina Aiurrin? Imaginatzen ere “sintonia txarra” bi hitz horiekin batera EH Bildu, PSE-EE edo EAJ-PNV alderdiak eta hautagaiak izen abizenekin aipatzen hasiko bagina? Nago haserrea adieraziko zidatela, telefonoa sutan izango nuela. Seguru nago baietz. Oztopatu …

Goienak jasandako erasoaren aurrean

Goienak gaur jasan duen erasoa dela eta, salatu eta arbuiatzeaz bat, TOKIKOMek bere elkartasun eta babes osoa eskaini nahi die Goienako zuzendaritza, lan-talde, kolaboratzaile eta komunitate osoari. Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin. Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lana, urteetan egin …

BERTATIK BERTARA ETA BETI ESKURA. Toki komunikabideen erakusketa Oihanederren

Bertatik bertara eta beti eskura erakusketa  euskarazko toki komunikabideen mapa eskaintzera dator, proiektu txiki handi askoz osatutako mapa aberats eta anitza. Maiatzaren 8tik 31ra egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko 2. solairuko klaustroan. Administrazioa, hezkuntza eta hedabideak zutabe funtsezkoak dira hizkuntza garapenean. Horiek horrela, 90. hamarkadatik aurrera hedatu eta loratutako toki komunikabideek urteetan egindako lana …

GEURIA.INFO eta TOKIKOMen arteko hitzarmena

TOKIKOMek eta Athletic–i buruzko GEURIA.INFO agerkari digitala argitaratzen duen Zurigorriak Euskaraz Kultur Elkarteak hitzarmena sinatu dute, elkarren arteko edukiak trukatu eta publikoari eskaintzen dioten informazioa aberasteko. Hitzarmenaren arabera, TOKIKOMeko toki komunikabideek GEURIA.INFOk landutako edukiak argitaratu ahal izango dute eta, aldi berean, GEURIA.INFOk ere gauza bera egin ahal izango du toki komunikabideek Athletic-i buruz landutako albisteekin. …