TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

COVID-19 erreskatea jaso ez dugunok ere sufritu dugu COVID-19a

Eusko Jaurlaritzak erabaki du hedabide batzuei laguntzea COVID-19ak eragindako galerak apaltzeko, 5 milioi eurorekin. Albisteak egoneza sortu du, inon ez baita azaldu zeren arabera eman zaizkien laguntza horiek hedabide batzuei, eta beste batzuei ez. TOKIKOMen Administrazio Kontseilutik galdegin diogu Jaurlaritzari ea asmorik duen gainontzekook ere laguntzeko, eta erantzun horren zain gaude. Erantzuna jaso bitartean, ohar …

Komunitatea josteko hainbat kasu praktiko TOKIKOM jardunaldietan

TOKIKOM Sarien seigarren edizioko sari banaketa egin dugu gaur Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan, eta behin saridunak ezagututa, Komunitatea Josten jardunaldiak eman dio segida goizari. Komunikabideen arteko zein helburu publiko ezberdinekiko komunitateak eratzeko moduak ezagutzea helburu hartuta, hiru hitzartze entzuteko aukera izan dute bertaratutakoek. Espainiako eldiario.es egunkariko Esther Alonsok eman dio irekiera adituen saioari; Het Velang …

Guaixe, Geuria, GiTB eta Karkara garaile 2021eko TOKIKOM Sarietan

TOKIKOM Sarien seigarren edizioko sari banaketa egin dute gaur Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan, TOKIKOMek antolatuta, EiTBren laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin. Euskarazko komunikazioaren arloko 100 lagun inguru batu dira ekitaldira, eta bertan jarraitzen dute uneotan, nazioarteko adituekin batera hedabideen inguruko komunitateen sorkuntzaz eztabaidatzen. Kazetaritza lanen kalitatea Kazetaritza …

TOKIKOM Sariak 2021. Komunitatearen Saria bozkatzeko epea zabalik

Martxan dago TOKIKOM Sarien seigarren edizioa, toki komunikabideetan egiten den eta sarritan ezkutuan geratzen den kazetaritza lan aparta aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz. Sariok TOKIKOMek antolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin. Urtero  bezala, komunikazioaren munduko adituek osatutako epaimahai batek hiru sari emango ditu, azken urtean euskarazko toki komunikabideetan argitaratutako …

“Legeak euskal komunikazio sistema propio eta burujabea babestu behar du”

TOKIKOMen presidenteak, Iban Arantzabalek, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du gaur Bilbon, euskararen erabilera normalizatzeko EAEko legearen eragina eta baliagarritasuna aztertzeko, lege horren 40. urteurrenaren atarian. Arantzabalekin batera, euskal politika eta gizarteko puntako pertsonek hartu dute parte jardunaldian, administrazio publikoen, hezkuntzaren eta hedabideen sektoreak ordezkatuz. Besteak beste, EAEko lehen lehendakariordeak, Josu …

Arratiako Begitu.eus ere TOKIKOM Plataformara batu da

Arratiako Begitu hamaboskariak gaur bertan jarri du martxan bere webgunearen bertsio berria: begitu.eus, TOKIKOM Plataformaren gainean sortutakoa. Apirilean egindako Batzar Orokorrean TOKIKOMen bazkide egin ondoren, Begituk TOKIKOMen tresnak baliatu ditu bere presentzia digitala indartu eta eguneratzeko. Begituko lagunek gogoz heldu diote webgune berria martxan jartzeko erronkari, eta lantaldea ere handitu dute horretarako. Lankide berri bat …