Toki komunikabideen sarea: gertukoa eta irekia

Informazio kanalak 1Paperean, digitalean, telebistan eta irratian 60 euskarri batuz, TOKIKOM osatzen duen toki komunikabideen sarea 250.000 lagun baino gehiagorengana iristen da. herriz herri eta auzoz auzo, beste medio batzuek lortu ezin duten kapilaritate mailarekin.

Gurean.eus: gertuko albisteak, gaika

Informazio kanalak 2Toki komunikabideen sareak ematen duen balio informatibo erantsia hobeto aprobetxatzeko, 2017an Gurean.eus, aurkeztu dugu, tokian tokiko medioek argitaratutako infromazioa batu eta gaika berrantoltatzen dituen webgunea, ohiko prentsaren eskemari jarraiki: ekonomia, politika, gizartea...

Horrela eguneroko errealitatearen bestelako ikuspegi bat eskaintzen dugu, herritar xeheen egunerokotasunetik hurbilago, gai zabal horiek egunero etxe ondoan gertatzen diren albisteekin lotuz.

Ekonomia Gurean: ekonomia bertatik bertara

Informazio kanalak 3Tematika zabal horiek eguneroko errealitatera gerturatzeko ahalegunean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta gure medioetako hainbatekin lankidetzan, Ekonomia Gurean   sortu dugu, telebista saio sorta bat, Gipuzkoako eskualdeetako tokiko ekonomia azaltzen saiatzen dena, bertatik bertara eta tokian tokiko eragileak protagonista direla.

Plazanbazan: belaunaldi berrien bila

Informazio kanalak 4

Haur eta gazteak dira etorkizuneko gure publikoa. Haientzat abiatu dugu Plazanbazan, gure komunikabideek ekoizten duten haurrentzako edukiaren bilduma bat, bixkanaka pixkanaka gorputz propioa hartzen ari dena, eduki propioak sortuz: jolasak, denborapasak... beti ere azken helburu bat gogoan: gazteenen artean izpiritu kritiko eta parte hartzailea sustatzea.