TOKIKOM Plataforma

TOKIKOM Plataforma Digitala toki komunikabideei haien sareko edizioa duintasunez eta punta-puntako teknologiaz sortzeko pentsatutako tresna da.

TOKIKOMen helburu nagusia bazkide dituen toki komunikabideen garapena eta hobekuntza da. Horregatik, sortu bezain laster, erronka argi bat jarri zion bere buruari: toki komunikabideen edizio digitalak optimizatzeko tresna komun bat diseinatu eta horixe eskaintzea bazkideei. Plataformak ezaugarri hauek batzen ditu:

Saretzea

Plataformaren ezaugarri nagusienetakoa saretzea da: erabiltzen duten toki komunikabideek teknologia, edukiak eta estrategia digitala partekatzen dute. Horrela, inbertsio txikiak eginda, erabiltzaile guztiek abantaila eta hobekuntza handiak lortzen dituzte.

Modularitatea

Plataformak modulukako funtzionamendua eskaintzen die komunikabideei, webgune bakoitza komunikabidearen ezaugarri, behar eta izaeraren arabera moldatu ahal izateko, eta unean uneko beharren arabera ere egokitzeko.

Mugikorrei lehentasuna

Toki komunikabideen irakurle digitalen %70 gailu mugikorretatik iristen dira. Hori dela eta, Plataformaren diseinua moldatzen joan gara, telefono eta tabletetatik datozen irakurleen esperientzia optimizatzeko.

Etengabeko berrikuntza

Plataforma ez da produktu itxia. Etengabe aldatzen eta hobetzen doa, alor honetan etengabe sortzen diren behar berriak etengabe inkorporatzen joateko, komunikabideen eta erabiltzaileen beharren arabera.

Hiru hanka

Plataformarekin sortzen diren agerkariek hiru hanka nagusi dituzte:

  • Aktualitatea: albisteak jasotzen dituzte, noski, edozein formatu eta euskarritan: testua, bideoa, audioa, argazkiak, argazki galeriak, zuzeneko jarraipenak...
  • Komunitatea: zalantzarik gabe, agerkarion ezaugarririk nagusiena. Tokiko hedabideak komunikabide bihurtu nahi ditugu, hots: tokian tokiko eragileen arteko komunikazio tresna. Horretarako, irakurleek parte hartzeko eta beraien edukia argitaratzeko trensa ahaltsu eta erabilerrazak eskaintzen ditu Plataformak.
  • Zerbitzuak: agerkari digitalei etekin ekonomikoa ateratzeko tresna aukera zabala ere eskaintzen du Plataformak: iragarki sailkatuak, gida komertziala, TPV birtuala, zorion agurrak, eskelak...

Hori dena, punta-puntako teknologia, estandar irekiak erabiliz eduki trukea sustatzeko, erabilgarritasun estandarrak beteaz eta, esan bezala, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza txertatuz.

Sarea

28 agerkariko sarea, edukiak, teknologia, estrategia eta inbertsioak partekatzen.

Mugikorrei lehentasuna

Irakurri tokiko albisteak eroso, edozein gailutatik

Etengabe berritzen

Sistema etengabe berritzen da, beharren arabera