Euskarazko toki komunikabideek 200 profesional baino gehiago batzen dituzte, ofizioa pasioz eta arduraz bizi dutenak. Lan-talde indartsu horrek kazetaritza lan apartak sortzen ditu sarritan, komunikabideon tokiko izaeragatik publiko orokorrarengana nekez iristen direnak: arazo globalen tokian tokiko eraginaren testigantzak, denborarekin orokortzen doazen auzien hastapeneko printzak, hedabide orokorretan bogan dauden gaien inguruko analisi eta ikuspegi berritzaileak...

Halakoak deskubritu eta ezagutaratzeko asmoz, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean bildu ginen, 2019ko azaroaren 15ean,  TOKIKOM Sariak emateko, azken urtean toki komunikabideetan argitaratutako portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenei.

Baina gainera, elkartzeko aukera aprobetxatu eta gure ofizioari buruzko hausnarketa ere egin genuen, albiste faltsuak hizpide hartuta: nola sortzen dira, nola hedatzen dira? Nola eragiten diote gizarteari, ingurune hurbilari? Eta batez ere, zer abantaila eta tresna ditugu euskarazko gertuko komunikaziotik albiste faltsu eta zurrumurruen eragina murrizteko? Hori guztia aztertu genuen, besteak beste, Maldito Bulo, Zurrumurruen Aurkako Sarea eta Euskaltzaleen Topaguneko adituen laguntzaz.

Antolatzailea

Laguntzailea

Babesleak