Amaia Pavonek, Edorta Aranak eta Tania Arriagak osatu dute 2019ko TOKIKOM Sarien epaimahaia. Eta benetan lanak izan dituzte jasotako lanen artean finalistak eta irabazleak aukeratzeko. Guztion pozerako, oso kalitate altuko lanak aurkeztu dira aurten ere. Zorionak, beraz, urtetik urtera produktua etengabe hobetzen zoazten komunikabide guztioi!

Jakinmina asetu nahi baduzue, hauek dira finalistak, kategoriaz kategoria. Saridunak zeintzuk izango diren jakiteko, berriz, ostirala arte itxaron behar!

Azalik onena

BARREN - Krosaren egun handia

BARREN - Krosa

Epaimahaiak argazkiaren plastizitatea nabarmendu du azal zoragarri honetan. Lokatzaz zipriztinduko garela ematen du! (Klikatu irudian jatorrizko lana ikusteko).

GUAIXE - Bizipozez bizi

GUAIXE - Bizipozez bizi

Epaimahaiak argazkiaren enkoadrearekin eta azaleko gainontzeko elementuekin egindako joko ederra goraipatu du. (Klikatu irudian jatorrizko lana ikusteko).

PUNTUA - Antropozenoa

PUNTUA - Antropozenoa

Portada minimalista eta dotore honek tesi oso bat kontatzen du oso oinarrizko elementuak erabiliz.

Edukirik onena

GUAIXE - 1918ko dolu egunak

GUAIXE 1918ko dolu egunak

1918ko gripe izurriteak milioika lagun akabatu zituen Europan... eta Sakanan ere bai. (Klikatu irudian erreportajearen web bertsioa irakurtzeko).

KRONIKA - Urik gabeko urtegi, orain laborategi

KRONIKA Urtegi

Artikutzako urtegia izan da Europan hustu den lehenengotakoa. Eta Kronikan aukera aprobetxatu dute erreportaje txukuna egiteko. (Klikatu irudian web bertsioa irakurtzeko).

UZTARRIA - Heriotza parez pare

UZTARRIA heriotza parez pare

Heriotza tabua da gure artean, eta tabu horri aurre egiteko 'Death Cafe' saioak antolatzen dituzte Azpeitian. Klik irudian web bertsioa irakurtzeko.

Ikus-entzunezkorik onena

HAINBATEN ARTEAN - Euskaraldia

HAINBATEN ARTEAN EUSKARALDIA

28 Kanalak, Erlo Telebistak, GiTBk eta Goiena Telebistak elkarlan txukuna egin zuten Euskaraldiari buruzko bideo sorta hau ekoizteko

AIARALDEA - Bizitzak erdigunera eraman dituzte milaka emakumek Aiaraldean

AIARALDEA Bizitzak erdigunera

Aiaraldeak jarraipen ezin txukunagoa egin zien martxoaren 8an eskualde osoan egun osoan antolatutako ekitaldiei

GOIENA - Debagoiena eraldatzen

Debagoiena eraldatzen

Goienaren erreportaje sorta eder honek modu bikainean aztertzen du gizartearen hainbat arazo orokorrek nola eragiten dioten Debagoienari

Antolatzailea

Laguntzailea

Babesleak