Komunitatearentzako zerbitzu gehigarriak
2023-24an beste buelta bat eman diogu 2015ean lehenengoz sortu genuen TOKIKOM Aplikazioaren kontzeptuari. Toki komunikabideen webguneen ispilu hutsa izan beharrean, TOKIKOM Aplikazioaren bertsio berri honek komunikabideetako bazkideentzako zerbitzu eta eduki gehigarriak eskainiko ditu, tokiko komunikazio proiektua babesten duten lagun horiei babes horren zati bat behintzat bueltatzeko asmoz.
Horretarako, aplikazio berriak hainbat ezaugarri ditu, hala nola:
- Eduki eta jakinarazpen pertsonalizatuak, erabiltzaileak zehaztutako interesen arabera.
- Tokian tokiko gida komertziala.
- Bazkide-txartel integratua.
- Bazkideentzako zerbitzuak eta sarbide azkarrak: zozketak, abantailak...
- Etengabeko garapena, bazkideen beharretara egokitzen joateko.
Aurreko bertsioan bezala, honetan ere aplikazioaren garapena elkarlanean egiten ari gara TOKIKOMeko komunikabideen artean, KAM eta CodeSyntax enpresen laguntzaz, eta etengabe berrituko da.
Aplikazio honen garapenak ondoko erakundeen laguntza jaso du: