Hileko artxiboa: martxoa 2015

Xorroxinek eta Ttipi-Ttapak bat egin dute erran.eus plataforma digitalean

Martxoaren 23an aurkeztu zen Donezteben interneteko erran.eus atari berria, komunikazio elkar-trukerako tresna izateko helburua duena. Xorroxin Irratiak eta Ttipi-Ttapa aldizkariak bat egin dute proiektu honetan, baina biezbat egitea baino aunitzez gehiago izan nahi du, “hedabide izatetik komunikabide izatera pasatu nahi du, bi norabidetako elkartrukea ahalbidetzea”. Horregatik, eskualdeko herritar eta taldeek ere ahotsa izanen dute Komunitatea …

Iruñerriko Euskaldunon Agerkaria, abian

Tokikomek, Topaguneak eta Euskalerria Irratiak sortu dute auzolanean. Komunikazioa eta komunitatea ditu ardatz. Abian da Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala, tokiko informazioa landuko duen webgune independentea, irekia eta parte hartzailea. Tokikom plataformak eta Codesyntax enpresak garaturiko puntako teknologia lagun, euskaldunak ahalduntzeko tresna izatea du helburu, AEK-ko lagunek esanen luketen moduan, euskahalduntzea. Informazio gehiago