Bertatik bertara

Informazioa bertatik bertara lantzen dugu, zuzenean, bitartekaririk gabe.

Profesionaltasunez

Iturriak kontrastatuz eta zurrumurruak ekidinez egiten dugu gure lana.

Aniztasunez

Gure komunitatea bezala,  zabala gara, barruan kolore eta joera guztietako jendea onartzen duena.

Eraginkortasunez

Ditugun baliabide guztiei ahalik eta atarramenturik handiena ateratzen diegu.

Konpromisotik

Gertuko komunitatearen parte gara, eta hura hobetzeko dihardugu lanean.

Euskaraz

Euskaratik eta euskaraz egon nahi dugu munduan, alboan ditugun beste hizkuntzekiko errespetutik.

Zero kilometroko komunikazioaTOKIKOMen zero kilometroko komunikazioa lantzen dugu: gure gertuko komunitatearekin bat egiten dugu, informazioa bertatik bertara lantzeko, inguruko norbanako eta entitateekiko konpromisotik, modu zintzo eta profesionalean. Gertuko komunitatearen alde egiten dugu, haren parte ere bagarelako.