Aholkularitza

Komunikabidea izan ala ez izan, bazkide izan ala ez izan, TOKIKOMek bere ibilbidean jasotako esperientzia eta jakintza zure esku jar dezake, zure proiektua hobetzen laguntzeko.

Zure komunikazio proiektua sendotzeko, kudeaketa hobetzeko edota teknologia berrien aplikazio praktikoa egiteko, TOKIKOMek azken urteotan egindako bidearen nondik norakoak konpartitu ditzake zurekin, urrats zuzenak aprobetxatu eta okerrak errepikatu ez ditzazun.

TOKIKOMen harreman sare zabala ere zure esku jar dezakegu, zure proiektua hobetzeko bidelagun egokiak aurkitzen laguntzeko.

Komunikazioa

40 urtetik gorako eskarmentua duen 76 komunikabideko taldea gara. Inork baino hobeto aholkatu ahal dizugu komunikazio kontuetan.

Kudeaketa

Azken urteotan ahalegin berezia egin dugu kudeaketa hobetzeko. Gure esperientzia eskaintzen dizugu ikasbide gisa.

Tresnak

Gure bidean, hainbat esparrutan lan egiteko tresna egokiak identifikatu, eta beste batzuk zerotik sortu behar izan ditugu. Horien inguruan ereĀ  mintzatu gaitezke.