Eguneroko lana erraztu asmoz, TOKIKOMek zerbitzu eskaintza zabala jartzen du bere bazkide diren komunikabideen eskura

Solaskidetza

TOKIKOMek bazkideen interes komunak zaintzen ditu solaskide handien aurrean: nazio zein tokiko mailako erakunde publiko eta pribatuak, elkarteak eta eragile sozialak, beste komunikazio talde eta alorreko enpresak... Horietan guztietan TOKIKOMen helburua da toki komunikabideen sektorearen ikusgarritasuna lantzea, eta, aipatu bezala, bazkideen intereskomunak azaldu eta babestea.

Publizitatea eta komunikazio zerbitzuak

TOKIKOMen toki komunikabideen sareak euskarazko publizitate kanalik zabalena eskaintzen du komunikabide publikoetatik kanpo. TOKIKOMek sarearen ustiaketa bateratua egiten du bazkideentzat, aukera berrien bila:

  • Publizitate kanal bateratuaren kudeaketa eta dinamizazioa.
  • Publizitate kanalaren salmenta, bazkideekin elkarlanean.
  • Produktu eta zerbitzu berrien garapena.
  • Produktu eta zerbitzuen estandarizazioa, merkatura egokitzeko.

Erosketa zentralak

Hornigaiak eta zerbitzu komunak taldean erosita, toki komunikabideok hornitzaileekin negoziatzeko ahalmen handiagoa dugu. Horrela, produktu eta zerbitzu horiek prezio eta baldintza hobeetan eskuratzen ditugu, edo guretzat propio sortu, gure nahi eta beharretan oinarrituta.

Aholkularitza

Hedabideen sektorean dugun eskarmentua eta kudeaketa eta teknologiaren ezagutzak uztartuz, sektore honetan espezializatutako aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  • Kudeaketa: erreminta aurreratuak, estrategia eta berrikuntza...
  • Diru-laguntzen kudeaketa
  • Komunikazioa eta publizitatea
  • Teknologia: IKT-ak eta informazioaren kudeaketa

Prestakuntza

Komunikabideena da etengabeko aldaketa eta berrikuntza teknologikoak gehien eragiten dien sektoreetako bat. Horregatik, ezinbestekoa zaigu etengabe ikasten aritzea. TOKIKOMek prestakuntza jarraia eskaintzen die bazkideei, hainbat kanalen bidez:

  • Kanpoko prestakuntza eskaintzen bilaketa
  • Praktikak eta jakintza elkartrukatzeko mintegiak eta tailerrak
  • Ad-hoc prestakuntza saioak, bazkideen beharren arabera
  • Lankidetza unibertsitate eta bestelako erakundeekin ikerketak egiteko orduan
  • Publikoari irekitako jardunaldi eta ekitaldiak

Berrikuntza eta produktu komunak

Formula eta modu berriak bilatzen ditugu bazkideen edukiak berrerabiltzeko, edota bazkideen arteko elkarlanetik produktu berriak sortzeko. 2015az geroztik, TOKIKOM etengabe ari da i+G proiektu berritzaileak sustatzen, eta aikera eskaintzen die bazkideei horietan parte hartzeko.

Lan poltsa

Langile berriak, ordezkoak eta abarrak kontratatzea errazteko, TOKIKOMek bere lan-poltsa jartzen du bazkideen esku. Bertan, etengabe sartzen ari dira hautagai berriak.