Tokimedia multimedia zerbitzaria toki komunikabideek haiek sortutako irudiak, audioak eta bideoak gorde, ordenatu eta argitaratzeko azpiegitura da. Komunikabide bakoitzak espazio propioa du bertan, argitaratu zein argitaratu ez dituen eduki multimediak gorde eta artxibatzeko. Gainera, sistemak eduki horiek hainbat formatu eta euskarritara erraz egokitzeko aukera eskaintzen du: argazkiak, adibidez, Whatsapp edo Twitterren argitaratzeko, edo bideoak Facebooken egoki erakusteko, klik bakar bat eginez.
Gainera, Tokimediak lainoko espazio bat ere eskaintzen du, multimedia artxibo horiek online argitaratu ahal izateko, Youtube, Vimeo eta antzeko multinazionalen dependentziarik gabe. Horri esker, toki komunikabideek euren publizitate propioa txertatu dezakete artxibo horietan, erraz eta eroso, hirugarrenen arau eta mugei men egiten ibili beharrik gabe.
Multimedia artxiboa
Komunikabideak bere audio, bideo eta irudiak ordenatuta eta segurtasunez gordetzeko azpiegitura komuna, lainoan eta segurtasun kopia automatikoekin.
Multimedia editorea
Multimedia edukiak formatu eta euskarri ezberdinetara azkar eta eroso egokitzeko azpiegitura.
Multimedia zerbitzaria
Multimedia artxiboak interneten argitaratzeko azpiegitura propioa, hirugarrenen batere morrontzarik gabe.