Komunikabide bat kudeatzen baldin baduzu, TOKIKOMeko bazkide egitea da eskain ditzakegun zerbitzuak erabiltzeko modurik erraz eta eraginkorrena.

Baldintzak

TOKIKOMeko bazkide izateko, derrigorra da komunikabidea izatea, eta baldintza hauek betetzea:

  • Euskara hutsez jardutea
  • Eragin esparrua tokikoa izatea (auzoa, herria, eskualdea edo lurraldea)
  • Jabetza publikokoa ez izatea

Betebeharrak

Bazkide egiteko, honako lanak bete behar dituzu:

  • Bazkide egiteko borondatea idatziz adierazi
  • Sozietateari kapital ekarpena egin, gutxienez partaidetza bat erosiz
  • Sarrera-kuota bat ordaindu
  • Urtero, bazkide kuota ordaindu

Eskubideak

Euskarazko komunikabide sarerik zabalenean sartzeaz gain, TOKIKOMeko bazkide egiteak honako eskubide hauek ematen dizkizu, besteak beste:

  • TOKIKOMen zerbitzuak lehentasunez erabiltzea
  • TOKIKOMen aginte organoetan parte hartzea
  • TOKIKOMen ad-hoc laguntza eta aholkularitza izan ditzakezun arazo puntualetan

Informazio gehiago behar duzu?