ADM – Aldizkari Digital Multimediak

2018an, Kataluniako Esguard Publicacions, eta TOKIKOMen bazkide diren Anboto, Baleike, Euskalerria Irratia eta Goienarekin batera, ADM-Aldizkari Digital Multimediak sortu genuen, argitalpen digitalen mundua aztertu eta komunikabide formatu berriekin esperimentatzeko aukera eman digun enpresa. Haren eskutik bi argitalpen berri sortu ditugu, Euskal Herrian artean landu gabe zegoen mugikorrerako argitalpen digitalen munduan sakonduz.

Ttap aldizkari digitala

TTAP - Izaskun Arandia portadaTtap aldizkari digitala 2018ko uztailean kaleratu zen lehenengoz, ordura arte Euskal Herrian erabat ezezaguna zen formatu eta euskarri berritzaile batean: aplikazio baten bidez astero argitaratzen den aldizkari multimedia da, irakurtzeaz gain ikusi, entzun eta ukitu ere egin daitekeena.

Eduki multimedia eta interaktiboek betetzen dute astero Ttap, eta kontsumo arin eta urbanoko produktua izateko pentsatua dago. Aldizkariak Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso zuen 2019an.

Zut aldizkari digitala

ZUT aldizkaria, 37. zenbakiaZut aldizkari digitala, berriz, 2019ko azaroan sortu zen, 'Z belaunaldiaren aldizkaria' izateko asmoz. Gazte eta nerabeei zuzendutako aldizkaria hamabostean behin argitaratzen da bere telefono aplikazio propioaren bidez, eta erabateko lehentasuna ematen dio ikus-entzunezko edukiari testuaren gainetik. Gazteen intereseko gaiak lantzen ditu, gazteen beraien parte hartze zuzenarekin.

Zut izenak formatuari ere egiten dio erreferentzia: sakelakoan kontsumitzeko produktua denez, Zutek egiten dituen bideo guztiak bertikalak, zutikakoak, dira. Formatu horretan sortu ditu euskarazko lehen websail bertikalak: IXA, Gorabeherak eta Hau ez da niretzat.