TOKIKOM Edizio Sistema paperezko argitalpenen edizioa gauzatu eta kudeatzeko sistema aurreratua da. Hainbat abantaila eskaintzen ditu:
- Erredaktoreek eta zuzentzaileek edonoiz eta edonondik egin dezakete lan, erredakziotik pasatu beharrik gabe.
- Erredakzio buruak eta maketatzaileek uneoro jakin dezakete aldizkariaren orri bakoitza zer egoeratan dagoen, eta argitaratzeko prest dagoen ala ez.
- Talde komertzialak erraz gorde dezake hurrengo zenbakietarako espazioa, eta zenbaki bakoitzeko iragarkiak txertatu.
- Sistema erabiltzen duten argitalpenek erraz eta azkar bila ditzakete besteek argitaratutako edukiak, eta inportatu edo berrerabili.
Edizio sistemaren helburu nagusia paperezko argitalpenen lan prozesua erraztea da, eta aldizkarien arteko eduki eta diseinu trukea sustatzea.
Estandarra
Argitalpen guztiak tresna estandarrekin egiten direnez, haien arteko lankidetza nabarmen errazten da, hala edukietan nola diseinuan.
Lainoan
Papererako lana ere digitalean egiten da. Edonon eta edonoiz, erredakzio gelatik pasatu beharrik gabe.
Artxibo bateratua
Aldizkariak argitaratu ahala, artxibo bateratu batean artxibatzen dira era ordenatuan, edukiak erraz bilatu eta berreskuratzeko moduan.