Hileko artxiboa: maiatza 2015

BERTATIK BERTARA ETA BETI ESKURA. Toki komunikabideen erakusketa Oihanederren

Bertatik bertara eta beti eskura erakusketa  euskarazko toki komunikabideen mapa eskaintzera dator, proiektu txiki handi askoz osatutako mapa aberats eta anitza. Maiatzaren 8tik 31ra egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko 2. solairuko klaustroan. Administrazioa, hezkuntza eta hedabideak zutabe funtsezkoak dira hizkuntza garapenean. Horiek horrela, 90. hamarkadatik aurrera hedatu eta loratutako toki komunikabideek urteetan egindako lana …

GEURIA.INFO eta TOKIKOMen arteko hitzarmena

TOKIKOMek eta Athletic–i buruzko GEURIA.INFO agerkari digitala argitaratzen duen Zurigorriak Euskaraz Kultur Elkarteak hitzarmena sinatu dute, elkarren arteko edukiak trukatu eta publikoari eskaintzen dioten informazioa aberasteko. Hitzarmenaren arabera, TOKIKOMeko toki komunikabideek GEURIA.INFOk landutako edukiak argitaratu ahal izango dute eta, aldi berean, GEURIA.INFOk ere gauza bera egin ahal izango du toki komunikabideek Athletic-i buruz landutako albisteekin. …

Bost eta bost, hamaika: Aiaraldea.eus-ek 5 urte

Aiaraldea.eus, Aiaraldeko komunikazio leihoak, 5 urte egin berri ditu. Duela bost urte zabaldu zuten leihoa Amurrioko Juan de Urrutia plazan egindako ekitaldi gogoangarrian, eta harez geroztik ez da haize freskorik faltan Bizkaia eta Araba artean kokatutako eskualdean. Bide horretan webgune soil eta txiki bat zenak forma hartu du, sareko erreferentzia komunikatibo indartsuena bihurtzeraino Urduñatik Arrankudiagara …