Hileko artxiboa: ekaina 2015

Rikardo Arregi Kazetaritza Saria, Goienako Julen Iriondorentzat

Goienarako lanean dabilen Julen Iriondo kazetariak irabazi du Andoaingo Udalak ematen duen Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 27. edizioko Sari Nagusia. Saritutako lana, lantaldearekin batera, Goiena telebistarako egindako dokumentala izan da, hiesdunen aldeko ekintzaile Jon Salaberri arrasatearraren gainean. Hiesak jota hil zen “ekintzaile ahaztuaren” gainean Joxe Arantzabalek egindako ikerketa lana —besteak beste, Puntua aldizkarian argitaratutako artikulua— …

Tokikoa, udal hauteskundeen osteko tartean

(…) Imaginatzen al duzue maiatzaren 25etik ekainaren 13ra bitarte doan denbora tarte horretan alderdien artean sintoniarik ez dagoela argitaratzen hasiko bagina Aiurrin? Imaginatzen ere “sintonia txarra” bi hitz horiekin batera EH Bildu, PSE-EE edo EAJ-PNV alderdiak eta hautagaiak izen abizenekin aipatzen hasiko bagina? Nago haserrea adieraziko zidatela, telefonoa sutan izango nuela. Seguru nago baietz. Oztopatu …

Goienak jasandako erasoaren aurrean

Goienak gaur jasan duen erasoa dela eta, salatu eta arbuiatzeaz bat, TOKIKOMek bere elkartasun eta babes osoa eskaini nahi die Goienako zuzendaritza, lan-talde, kolaboratzaile eta komunitate osoari. Lan zaila da tokiko informazioa lantzea, ezinbestean gertutasunetik egin beharrekoa, horrek dakarren presio eta erantzukizun erraldoiarekin. Meritu handia du toki komunikabideek alor horretan egiten duten lana, urteetan egin …