Hileko artxiboa: uztaila 2015

Sinergien beharra

Eneko Bidegainen gogoeta interesgarria Atabala blogean: Egunkari nazionala lidergotik urrun dago, hain zuzen, nazionala delako (beste herrialdeetan ere berdin da); eta tokikoek ez dute Euskal Herri osoaren ikuspegia lantzen, tokikora mugatzen direlako. Lan handia egiten da jendeak euskaraz irakur dezan, baina euskarazko produkzio horrek ez du nahiko indar egiten Euskal Herriko ikuspegia errotzeko.

Jabier Lauzurika ‘Apolo’ zendu da

Albiste tristea utzi digu asteburuak: Jabier Lauzirika ‘Apolo’, Bilbo Hiria Irratiaren sortzaileetako bat, zendu dela jakin dugu. Irratian ez ezik, hainbat saltsatan ere ibilia zen Apolo: urte luzez Gabriel Aresti euskaltegian euskara irakasle ibilia, Zenbat Gara elkartearen eraketan berebiziko rola izan zuen, Kafe Antzokiaren sorreran bezala. Ondoren, kultura kezkak komunikabideen sustapenera eraman zuen, Bilbo Hiria …