Hileko artxiboa: abendua 2015

Gertuko albisteak poltsikoan, TOKIKOM aplikazio berriekin

TOKIKOM Plataforma sortzeko jarraitutako ildoari jarraiki, TOKIKOM apliak sortu ditugu, CodeSyntaxeko lagunekin batera. Aplikazio 'ama' bat sortu dugu, funtzionalitate orokorrak eskaintzen dituena, eta haren gainean moldaketak eginez, tokian tokiko bertsioak. Une honetan lau aplikazio daude eskuragarri, euskarazko tokiko informazioa poltsikoan eramateko: Anboto, Baleike, Erran eta Goiena aplikazioak, Android zein iOS gailuetan erabilgarri.

Gure agerkarien estatistika batzuk

Bazkide guztiok Google Analytics tresna aktibatuta daukagula, eta TOKIKOMetik ia-ia guztion datuak ikus ditzakegula aprobetxatuz, azterketa txiki bat egin dugu, ikusteko zer moduz portatzen ari diren gure agerkari digitalak interneten.

Kameratoiaren TOKIKOM saria, Oñatira

Oñatiko LPM eta lagunak taldeak irabazi du Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Kameratoia, ikus-entzunezko rallyaren hamaikagarren edizioko TOKIKOM saria. 'Kameratrola' izeneko bideoan, taldeak umore eta ironia handiz 'salatu' du lehiaketan bizi izandako esperientzia eta kontraesanak. Hain zuzen ere, ironia eta umore lotsagabe hori izan dira epaimahaia osatzen zuten Kepa Errasti eta Vanesa Fernandezek saria emateko aipatutako …

Euskararen eguna, erdaldunei kontatua

Edizio berezi-berezia kaleratu dugu gaur TOKIKOMeko hedabideetako batzuetan. Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, gure egunerokotasunean salbuespen txiki bat egin eta erdaraz, erdaretan, argitaratu ditugu aste honetako aldizkariak, normalean ulertzen ez diguten horiei nortzuk garen eta, batez ere, zer, nola, zertarako eta zergatik egiten dugun azaltzeko. Ez, ez dugu uste inori azalpenik zor diogunik, baina bagenuen …