Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian, bart gauean TOKIKOMeko 16 bazkidek jaso zuten Eusko Jaurlaritzak ematen duen BIKAIN ziurtagiria, enpresa zein erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Zehazki, honako hauek izan dira urrezko Bikain ziurtagiria jaso duten TOKIKOMeko bazkideak:
- Arabako Alea Komunikazio Taldea SL
- Baleike Kultur Elkartea
- DHK Durangaldeko Herri Komunikabideak
- Dobera Euskara Elkartea
- Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Elkartea
- Geu Gasteiz Euskalduna Elkartea
- Goiherriko Ikuskari SL
- Hiruka Kooperatiba Elkartea
- Info-Aiaraldea Kultura Eta Komunikazioa Elkartea
- Karkara Taldea Kultur Elkartea
- Pil-Pilean Kultura Elkartea
- Tolosako Komunikabideak, SL
- Totoan, Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa
- Ttakun Kultur Elkartea
- Urolaldeko Komunikabideak, SL
- Uztartzen Euskara Elkartea
Bikain Ziurtagiria jasotzeko, ebaluazio bat pasa behar da, EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzeko, besteak beste. Ebaluazioari dagokionez, EMEk lau ardatz ditu:
- Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
- Kanpo harremanak
- Barne harremanak
- Hizkuntza kudeaketa
TOKIKOMeko toki komunikabideek goi mailako puntuazioa jaso dute ebaluazio horretan, eta hori aitortzen duen urrezko Bikain ziurtagiria jaso dute Iñigo Urkullu lehendariaren beraaren eskutik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika eta Confebaskeko presidente Roberto Larrañaga ere bertan zirela.