Hona modu sinple eta ultra-manuala udalerri bakoitza bertan boto gehien jaso duen alderdiaren koloreaz pintatzeko.
Egingo duguna da, basikamente, taulan beste zutabe bat gehitu, eta hor eskuz sartu zein den alderdirik bozkatuena. Gero mapari esango diogu udalerriak zutabe horren balioaren arabera sailkatzeko. Kalkulu hori automatikoki egin liteke Excel taula automatizatu batean, baina aitortu behar dizuet hor galdu egiten naizela…
Tira, hona metodo sinplea, joango gara sofistikatzen 🙂
- Sartu zuen kontuan
- Egin klik aldatu nahi duzuen mapan (Guaixeko adibidearekin jarraituko dut nik)
- Mapa ikusten duzuenean, goiko aldean, aukeratu DATA VIEW, datuen taula ikusteko
- Zutabe berri bat sortuko dugu: joan edozein zutaberen izenera, egin klik gezitxoan, eta aukeratu Add new column. Jarri zutabe berriari ‘bozkatuena’ izena, eta datu tipoan: string.
- Orain, zutabe hori eskuz bete beharko dugu, herri bakoitzean bozkatuena den alderdiaren izenarekin (ez ahaztu alderdi bakoitzarentzat BETI testu BERBERA erabiltzea, mapak horretan oinarrituta sortuko baititu kategoriak).
- Behin zutabe hori beteta, jo berriro MAP VIEWra. Mapa-laguntzailea (Map Wizard) erabiliko dugu udalerriak sailkatu eta pintatzeko. Maparen eskumako botietan, aukeratu Wizards botoia. Goian agertzen diren aukeren artean, CATEGORY delakoa.
- Orain aukeratu behar dugu zer zutaberen arabera antolatu kategoria horiek. Aukeratu bozkatuena, edo zuek zutabe horri eman diozuen izena. Ikusiko duzuenez, sistemak automatikoki sortuko ditu kategoriak zutabe horretan topatu dituen balioen arabera. Egin behar dugun bakarra da kategoria bakoitzari kolorea aldatu, alderdien ‘benetako’ kolorearekin bat etortzeko… Denbora eta gogoa baduzue, Pollygon Fill eta Pollygon Stroke balioekin jolastu dezakezue, koloreen gardentasuna eta marren lodiera aldatzeko…
- Ikusiko zenutenez, mapan koadrotxo bat agertu zaigu, koloreen esanahia ematen diguna. Mapa apur bat ‘profesionalagoa’ egiteko, koadro hori ere editatu dezakegu, titulu bat gaineratuz, adibidez. Horretarako, maparen eskumako ‘Legends’ botoia sakatu. Hor topatuko duzue kutxari titulua jartzeko aukera, eta, ausartzen bazarete, HTML kodea bera ere editatzekoa. Koloretako bolatxoen ostean, alderdi bakoitzaren logoa ere sartzea badago, baina gaurkoz ez gara gerra horretan sartuko 😉
- Aldaketa hauek automatikoki islatuko dira mapa txertatuta dauden web orrietan. Hau dena eginda duzuela, nahiko da taulan datuak aldatzen joatea, mapa aldatzen joateko.