Hileko artxiboa: uztaila 2017

Hitzarmena Eraikune, Eraikuntzaren Euskadiko Klusterrarekin

TOKIKOMek hitzarmen garrantzitsua sinatu du Eraikune Eraikuntzaren Euskadiko Klusterrarekin. Akordio honen sinaduran Alberto MarĂ­n klusterreko presidenteak eta Jone Guenetxea TOKIKOMeko presidenteak parte hartu dute. Helburua da irakurleen eta erabiltzaileen eskura euskarazko edukiak jartzea, komunikazioa hobetzeko eta bi aldeen intereseko edukiak sortzeko.

Rikardo Arregi kazetaritza saria, Goienarentzat

Goiena Komunikazio Taldeak ekoitzitako Kulturrizketak elkarrizketa saioak jaso du Andoaingo Udalak deitutako Rikardo Arregi kazetaritza saria. Epaimahaiaren esanetan, “Europako edozein telebistak izan lezakeen saio modernoa da” Goiena telebistak egindakoa. “Bizi garen garai bizkorretan pausaldia egiteko aukera ematen du modu atsegin eta entretenigarrian, eta, aldi berean, arinkeriatik urrun. Ikus-entzulea berehala harrapatzen du elkarrizketak, solasean ari direnak …