TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Hitzarmena Eraikune, Eraikuntzaren Euskadiko Klusterrarekin

Gaur, uztailak 19, TOKIKOMek hitzarmen garrantzitsua sinatu du Eraikune Eraikuntzaren Euskadiko Klusterrarekin. Akordio honen sinaduran Alberto Marín klusterreko presidenteak eta Jone Guenetxea TOKIKOMeko presidenteak parte hartu dute.

Hitzarmena Eraikune, Eraikuntzaren Euskadiko Klusterrarekin 1

Alberto Marin (Eraikune) eta Jone Guenetxea (TOIKOM), hitzarmena sinatzen

Eraikuneren eta TOKIKOMen lankidetza akordioaren helburua irakurleen eta erabiltzaileen eskura euskarazko edukiak jartzea da, komunikazioa hobetzeko eta bi aldeen intereseko edukiak sortzeko.

Horrela, TOKIKOMek, Eraikuneren Media Partner moduan, informazioa, txostenak eta elkarrizketak sortuko ditu eraikuntzaren sektorearen inguruko albisteak sortzeko. Era berean, Eraikuneren inguruko ekintza eta jardunaldien berri emango du Eraikuntza Gurean atalaren barruan.

TOKIKOMeko (euskarazko tokiko hedabideen sarea) presidentearen arabera, hitzarmen hau etorkizunean gauza daitezkeen beste akordio batzuen lehenengoa da. Horrela, TOKIKOMek beste sektore batzuetako eragileekin aliantzak sortu nahi ditu. “Indarrak batu nahi ditugugure helburuak lortzeko eta proiektu berriak martxan jartzeko. TOKIKOMen eta Gureanen filosofia beste sektore batzuetako eragileekin sinergiak sortzea, eta irakurleen, profesionalen eta industriaren interesen arteko harremanean sakontzea da”, dio Guenetxeak.

Alberto Marín klusterreko presidenteak komunikazio bideak indartzeko duten interesa azaldu du. Eraikuntzaren sektoreak berrikuntzaren arloan duen gaitasuna eta EAEko BPGean sektore anitz eta zabal honek duen pisua ezagutzera emateko beharra azpimarratu du Marinek.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.