TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Media Kit berria eskuragarri

TOKIKOMek bere media kitaren bertsio berria jarri du eskuragarri. Dokumentu honetan argi eta labur jasotzen dira Toki Komunikabideen Bateraguneak bezero komertzialei eskaintzen dien komunikazio zerbitzuen katalogoa.

22 webgune, 25 aldizkari, 5 telebista eta 8 irratirekin, TOKIKOMek kapilaritate handiko kanal zabala osatzen du, ezinbestekoa euskaraz irakurri, pentsatu eta sentitzen dutenengana iristeko. Guztira, 200.000 irakurlerengana iristen da paperezko aldizkarien bidez, eta 250.000 erabiltzailerengana edizio digitalekin.

Azken urteotan, bere eskaintza komertziala antolatu, sendotu eta balioan jartzeko ahalegin handia egin dute TOKIKOM osatzen duten hedabideek, eta lan horren emaitzak argi ikusten dira Media Kit berri honetan:

  • komunikabide gehiago sartu dira sarean
  • zerbitzu gehiago sartu dira eskaintzan: branded content, bideo zerbitzu integrala, itzulpena…
  • tarifa konbinatu berriak kanpaina globaletarako (online, papera, TB, irratia)

Euskarazko toki komunikabide sare zabalena ez ezik, TOKIKOM komunikazio plataforma sendoa ere bada, kazetari, grafista, bideogile, publizista eta komunikazio munduko 200 profesionaletik gora kudeatutakoa.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.