TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Hitzarmena Euskaltzaindiarekin, mendeurrena babesteko

Hitzarmena Euskaltzaindiarekin, mendeurrena babesteko 1

Anbotoko Itziar Belar, eta TOKIKOMeko presidente Jone Guenetxea Euskaltzaindiaren Egoitzan, Akademiako presidente Andres Urrutiarekin, hitzarmena sinatu berritan.

TOKIKOMek hitzarmena sinatu du Euskaltzaindiarekin, Hizkuntzaren Errege Akademiaren Mendeurreneko ekitaldiei babesa eta zabalkundea emateko. Hitzarmenari jarraiki, TOKIKOMek zabalkundea emango die Akademiak mendeurrenaren baitan antolaturiko ekitaldi instituzional, nazioarteko jardunaldi akademiko, ekintza artistiko-kultural eta bestelako ekintzei. Trukean, ekimen horien babesle gisa agertuko da komunikazio euskarrietan.

Besteak beste, TOKIKOMek zuzenean parte hartuko du urteurreneko ekitaldietan. Gaur bertan, urriak 4, TOKIKOMeko presidenteak, Jone Guenetxeak, Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean parte hartuko du, Arantzazun, Euskara batuaren etorkizuneko erronkak komunikabidetan izeneko mahainguruan. Aurkezpen labur bat ere eskainiko du Jonek, “Gertutasuna, kalitatea eta eraginkortasuna: euskararen etorkizuneko lan ardatzak” izenburupean.

Biltzarra zuzenean jarraitu daiteke Youtube bidez:

 

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.