Kataluniako toki komunikabideak batzen dituen ACPC elkarteak ekitaldi bat egin zuen joan den ostiralean, Audimedia enpresari enkargatu dion Estudi d’Audiència de la Premsa Comarcal ikerketaren emaitzak aurkezteko. Premsa Comarcalen presidenteak, Francesc Fabregasek, azaldu du ikerketa hau behar-beharrezkoa zela, EGM delakoak 2016an utzi baitzion toki komunikabideen datuak aztertzeari.
Ikerketaren datuak argiak dira: tokiko prentsa bizi-bizirik dago Katalunian, eta medio generalisten oso aurretik dago ranking guztietan: urtean 100.000 orrialde ekoizten ditu eta hilabetean 1.135.000 irakurlerengana iristen da. Irakurleek, gainera, 28 minutu dedikatzen diote batez beste toki komunikabideak irakurtzeari, eta haien %40 dira komunikabide jasotzearen truke ordaindu egiten dutenak.
Interneten ere, toki komunikabide katalanek indar hadnia dute Audimediak egindako ikerketaren arabera: 2019an hilabeteko 27 milioi orrialde bistaratu dituzte, eta 5,1 milioi erabiltzailerengana iritsi.
Datu horien azalpenaren zati handi bat tokiko medioek eguneroko bizitza sozialean duten inplikazio zuzenean dago: azken urtean, Kataluniako toki komunikabideek tokian tokiko 220 ekitaldiren antolakuntzan parte hartu dute zuzenean eta gaien aldetik ere, interes lokaleko 5o gaitik gora ere landu dituzte, beste inongo mediotan landu ez direnak.
Premsa Comarcalek Kataluniako katalanez idatzitako toki komunikabideen editore ia guztiak batzen ditu. Guztira 137 argitalpen ditu bazkide, 94 paperezkoe ta 43 digital.
Informazio gehiago: Premsa Comarcal