TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Nafarroako Gobernuaren hedabideentzako diru-laguntza deialdia martxan

Nafarroako Foru Gobernuak gaur bertan argitaratu du idatzizko prentsan, irratietan eta online komunikabideetan euskara erabiltzeko laguntzen 2020ko deialdia. Herenegun Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri bezala, Nafarroako Gobernuak ere eutsi egin dio aurreikusitako diru-poltsari, eta guztira 780.000 euro bideratuko ditu euskara erabiltzen duten hedabideei laguntzeko, nahiz eta momentuz zalantza handiak dauden 2021era begira.

Deialdia, esan bezala. zabalik dago jadanik. gaur publikatu baita Nafarroako Aldizkari ofizialean, eta eskaerak aurkezteko 30 egun naturaleko epea dago ekainaren 5etik kontatzen hasita.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.