“Legeak euskal komunikazio sistema propio eta burujabea babestu behar du”
2021/07/15
TOKIKOMen presidenteak, Iban Arantzabalek, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du gaur Bilbon, euskararen erabilera normalizatzeko EAEko legearen eragina eta baliagarritasuna aztertzeko, lege horren 40. urteurrenaren atarian. Arantzabalekin batera, euskal politika eta gizarteko puntako pertsonek hartu dute parte jardunaldian, administrazio publikoen, hezkuntzaren eta hedabideen sektoreak ordezkatuz. Besteak beste, EAEko lehen lehendakariordeak, Josu …