Hileko artxiboa: maiatza 2023

Aurrekaririk gabeko ahalegina toki komunikabideetan hauteskunde gaua zuzenean eta tokian tokitik  jarraitzeko

TOKIKOM sarea osatzen duten euskarazko toki komunikabideek aurrekaririk gabeko ahalegina egingo dute asteburuan, Udal eta Foru Hauteskundeen emaitzak zuzenean emateko. Toki komunikabideek asteak daramatzate herriz herriko egunerokoan eragin berezia  hauteskunde hauen jarraipen zorrotza egiten. Paperean, sarean, irrati eta telebistetan, sare sozialetan; elkarrizketak hautagaiekin, hauteskunde-eztabaida publikoak jendaurrean zein platoetan grabatuak, inkestak, porrak eta bestelako formatu berritzaile …

30 bazkide, 78 komunikabide eta 299 udalerritara zabaldu da gaur TOKIKOM, Debako eta Ermuko aldizkariak taldera batu ondoren

Ermuan egin duen Ohiko Batzar Orokorrean, TOKIKOMek Debako Berriketan eta Ermuko Drogetenitturi toki komunikabideen bazkidetza eskariak onartu ditu aho batez. Gauzak horrela, honezkero 30 bazkidek osatzen dute euskarazko toki komunikabideen taldea. Guztien artean 299 udalerritara iristen den 78 komunikabideko sarea osatzen dute. 10. urteurreneko balantze positiboa Hamargarren urteko balantze positiboa egin du TOKIKOMek Batzarrean. Bere …