TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Katalana eta galegoa ere eskuragarri TOKIKOM Plataformako itzulpen automatikoko aukeretan

Gaurtik aurrera, itzulpen laguntzailea martxan jarri duten TOKIKOM Plataformako webguneen erabiltzaileek bi hizkuntza gehiago dituzte eskura albisteen titularrak eta sarrerak automatikoki itzultzen dituen sisteman. Orain, testuak galegora eta katalanera ere itzultzen ditu sistemak, orain arte ingelesera, frantsesera eta ingelesera egin duen bezalaxe. 

Itzulpen sistema hau 2024ko maiatzean jarri zuen martxan TOKIKOMek Alea.eus, Erran.eus eta Goiena.eus webguneetan, modu esperimentalean, eta gerora zabaltzen joan da beste hainbat toki komunikabideren webguneetara. 

Itzulpen sistemaren helburua ez da toki komunikabideon edukia osorik itzultzea: euskarazko komunikabideak gara eta halaxe jarraitu nahi dugu. Baina bai eskaini nahi izan diegu laguntza txiki bat gugandik gertu baina euskarazko komunitatetik kanpo bizi diren herrikideei, gure edukietara hurbiltzeko aukera izan dezaten. “Teknologiak zubigintzarako aukera oparoa eskaintzen digu, eta ez diogu horri uko egin nahi izan”, azaldu du TOKIKOMeko Komunikazio eta IKT zuzendariak, Joxe Rojasek. 

Etorkizunean hizkuntza gehiago 

Laguntzako itzulpen sistemaren garapena ez da hemen geratuko. TOKIKOMek asmoa du hizkuntza gehiago gehitzeko sistemara, batez ere gure herrien bueltan mugitzen diren hizkuntza komunitate txikiei euskaldunokin bat egiten laguntzeko. “Erronka soziolinguistiko zein teknologiko handia da, baina bidelagun egokien bila ari gara lanketa osatu bat egin eta euskal komunitatearen ikuspegitik zentzua duen eskaintza egiteko, teknologiarekiko besterik gabeko lilura itsuan jausi gabe”. 

Treberen laguntza teknikoarekin garatutako itzulpen sistema webgune hauetan topatu daiteke: 28 Kanala.eus, Aiurri.eus, Alea.eus, Barren.eus, Berriketan.eus, Drogetenitturri.eus, Erran.eus, GiTB.eus, Goiena.eus, Hiruka.eus, Plaentxia.eus, Txintxarri.eus.

KAtalanera eta galegora itzulitako testuak Alea.eus eta Aiurri.eus webguneetan

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.