TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Durangoko Azokaren gida interaktiboa, Ttap aldizkariaren eskutik.

Ttap aldizkari digitalak Durangoko AzokaDurangoko Azokaren gida interaktiboa, Ttap aldizkariaren eskutik. 1ri eskainitako zenbaki berezi bat argitaratu du gaur, Durangoko 53. Liburu eta Disko Azokaren informazio guzti-guztiarekin. Gailu mugikorretarako bereziki diseinatutako agerkariak bere formatuarekin esperimentatzen jarraitzen du, eta zenbaki honetan Azokaren mapa interaktibo bat ere sartu du, gunez guneko informazioarekin eta gune bakoitzaren arduradunari ahotsa emanda.

Aldizkariaren zuzendariak, Monika Belastegik, azaldu duenez, “ahalegin berezia egin nahi izan dugu Ttapen zenbaki berezi hau Azoka bisitatu nahi dutenentzako tresna praktikoa izateko”. Helburu hori gogoan, aldizkariaren zatirik handiena Azokaren mapa interaktibo bat da: gune bakoitzean ttap eginez gero, haren programazio osoa kontsultatu daiteke, gunearen arduradunaren bideo-aurkezpen labur batekin.

Gainera, azken asteotan aldizkaritik pasatu diren hainbat kolaboratzaile eta elkarrizketaturen liburu eta disko gomendioak ere jaso ditu aldizkariak bideo formatuan. Belastegiren hitzetan,  “Ttapen monografiko honekin GPS moduko bat egin dugu, Azokan galduta ez ibiltzeko, ez fisikoki ezta liburu, film edo disko aukeraketari dagokionez ere.

Ttap aldizkari digitala uztailean jaio zen, Kataluniako Esguard astekariaren eta Euskal Herriko Anboto, Baleike, Goiena eta TOKIKOMen arteko elkarlanetik. Astero-astero argitaratzen da, dohainik, iOS zein Android sistemarekin dabiltzan gailu mugikorretarako, eta testuzko zein ikus-entzunezko eduki interaktiboak erabiltzen ditu oinarri gisa. Eskuratzeko, doako aplikazioa deskargatu behar da Google Play zein iTunes aplikazio dendatik.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.