TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Bizkaiko toki komunikabideen topaketa, Kudeaketa Aurreratua langai

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak bultzatuta, eta TOKIKOMen laguntza teknikoaz, Bizkaiko toki komunikabideek topaketa egin dute gaur Bilbon, Euskararen Etxean, lurraldeko komunikabideen arteko sarea ehundu eta Kudeaketa Aurreratuak proiektuak sendotzeko eskain ditzakeen aukerei lehen begiratua emateko asmoz.

Aikor!, Anboto, Begitu, Binke, Drogetenitturri, Geuria, Lea-Artibai eta Mutrikuko eta Busturialdeko Hitza, Prest, Urdaibai eta Uriola komunikabideetako ordezkariek hartu dute parte saioan. Elkarren berri jasotzeko ariketa sinple baten ostean, TOKIKOMek toki komunikabideen sektorean datozen erronka eta aukeren inguruko aurkezpen bat egin du, eta gero komunikabideetako ordezkariek gogoeta txiki bat egin dute bakoitzaren gaur egungo egoera eta estrategia markatzeko oinarrizko puntuei buruz.

Bizkaiko Foru Aldunditik, Euskara Sustatzeko Zuzendariak, Xabier Arauzok, azpimarratu du toki komunikabideei dagokienez, bere sailaren helburu nagusia dela proiektuak sendotzen laguntzea: finantzazio aldetik, Kultura Bonuen bidez zabaldu duten aukerarekin bezala, zein beste bide batzuetatik. Saioaren balorazioa positiboa izan da, eta parte hartzaileek berriro biltzea adostu dute, esperientziak, praktika onak eta estrategiak partekatu eta Kudeaketa Aurreratuaren aukeretan sakontzen jarraitzeko.

bizkaiko toki komunikabideen topaketa 2020ko urria

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.