TOKIKOMen atzean komunikazioaren alorreko 200 profesionaletik gora dihardute, 76 komunikabidetan banatuta: erredaktoreak, irudi eta soinu teknikariak, argazkilariak, diseinatzaileak, administrariak, banatzaileak, web eta grafiko sortzaileak, komertzialak...
Komunikazio zerbitzuren bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan. Talde horren guztiaren jakintza eta eskarmentua zuretzat ere jar dezakegu lanean, zure behar guztiei bikaintasunez erantzuteko.
Ikus-entzunezkoak
Bideo, audio edota argazki erreportajeak, dokumentalak, spotak, zuzeneko emanaldiak...
Diseinu grafikoa
Kartel, eskuorri, iragarki, txartel, egutegi eta abarren diseinua eta inprimaketa.
Marketina
Eduki eta marketin kanpainen diseinua eta sorkuntza. Publizitate kanpainak online eta offline...