TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Elkartasuna Argia eta Axier Lopezekin

Idatzi honen bidez, TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak bere elkartasun eta babesa eskaini nahi die Axier Lopez kazetariari eta Argiaren lan talde osoari, Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren berri emateagatik zigorra jaso duten honetan.

Espainiako Gobernuak Herritarren Segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa, “Mozal legeaā€¯ gisa ezagutzen dena aplikatuz ezarri du zigorra. Lege hori eraso zuzena da herritarrak informatuta egoteko zein kazetariek informazioa emateko duten eskubidearen aurka.

Informazioa jaso eta emateko eskubide horiek gizarte demokratiko baten funtsezko oinarriak dira. Eskubide horiek gauzatzea delitu bilakatzea, beraz, gizarte osoaren aurkako erasoa da, eta hala salatu nahi dugu mezu honen bidez.

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.