Adimen artifizialaren eta hizkuntz teknologien garapen azkarrak muturreko aldaketak ekarri behar ditu komunikabideen mundura. Hori dela eta, TOKIKOMen oso adi behatzen ari gara esparru honetan mugitzen ari den guztia, eta I+G proiektu aurreratuak garatzen ari gara teknologia horiek toki komunikabideen eguneroko lan-tresnetan txertatzeko.
Hori dela eta, 2021-2023 bitartean Adimen proiektua jarri dugu martxan, adimen artifizialaren eta hizkuntz teknologien garapena gurera egokitu eta erabilgarriago egiteko.
ADIMEN proiektuaren helburua da adimen artifizialeko teknikak aplikatzea toki komunikabideek euskarri guztietan ekoizten dituzten idatzizko zein ikus-entzunezko eduki guztiei, hiru xede nagusirekin:
- Toki komunikabideen eduki multimedia guztia artxibo digital aurreratu bakar batean gorde eta automatikoki analizatu eta aztertzea.
- Ondorioz, eduki hori guztia automatikoki ordenatzea sistemak sortutako metadatuak erabiliz.
- Adimen artifizialak eskaintzen dituen aukerak baliatzea edizio lanetarako, artxibatutako edukiaren trataera automatikoan oinarritutako komunikazio produktu berriak sortzeko eta datuen bisualizaziorako. (Datuen analisia, sentiment analytics, bero-mapak, itzulpen automatikoa, testutik ahotsera eta ahotsetik testura pasatzeko aukerak…).
- TOKIKOM S.L. (liderra)
- CODESYNTAX S.L. Agente teknologikoa
- GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA. KOOP.E. balidatzailea eta informazio emailea proiektuan.
- Eta Euskal Zientzia eta Teknologia saretik, interakzio bisual eta komunikazioa oinarri duen VICOMTECH berrikuntza enpresa.
Hazitek – Enpresen I+G bultzatzeko laguntza-programak finantzatutako proiektua.
Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatutako jarduera, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.