GogoetaArtxiboa

Lagun onekin urteak labur

TOKIKOMen 10. urteurrenerako galdera eta erronka handia jarri genion geure buruari. Taldea eratzean buruan zebilkigun ‘ahulezien metaketatik indarra ateratzeko’ zeregin hura zer neurritan bete dugun jakin eta erakutsi nahi genuen. 20 bazkiderekin hasi genuen bidea 2012an. 2023 bukatzerako, 30 izango gara, eta 80 toki komunikabide. Indar handia ateratzeko besteko ahulezia metaketa! Bide honetan, ezagutu ditugu …

Etorkizunari begira jarrita, elkarren arteko sareak indartu ditugu toki komunikabideok Getxon

TOKIKOM euskarazko toki komunikabideen bateraguneak bere 10. urteurrena handikiro ospatu du ostiral honetan, martxoaren 24an, Getxon. Olatua Gurutzaontzien Terminalean, “Komunikabideak Etorkizuna Ehuntzen” izeneko jardunaldiak burutu dituzte, eta, bertan, ehundik gora ikus-entzuleren aurrean, nazioarteko eta Estatuko punta-puntako hainbat hizlari bildu dira, tokiko komunikabideek gizartean duten paper garrantzitsuari buruz hausnartzeko, komunikazio-sareen arteko lankidetzan sakontzeko eta etorkizuneko erronkei …

Nazioarteko puntako adituak batuko dira Getxon hilaren 24an TOKIKOM Jardunaldietan

Euskarazko 76 toki komunikabide batzen dituen TOKIKOM taldeak martxoaren 24an ospatuko du bere 10. Urteurrena, Getxoko ‘Olatua’ gurutzontzien terminalean  egingo dituen ‘Komunikabideak etorkizuna ehuntzen’ jardunaldien bidez. Jardunaldiok antolatzeko, TOKIKOMek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Getxoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta EiTBren babesa izan du, eta Uribe Kostako Hiruka komunikabidearen laguntza. 10. urteurrena okasio …

Toki komunikabideak euskararen aldeko aktibazio sozialean

TOKIKOMeko presidenteak, Iban Arantzabalek, hizlari gisa parte hartu du Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetan, Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak jardunaldian, Iruñeko Laba proiektuko Yasmine Khrisekin eta Errenteriako Lau Haizetara elkarteko Mikel Azkaraterekin batera. Ibanek euskarazko toki komunikabideen herri ekimeneko izaera azpimarratu du, eta euskalgintzarekiko lotura estua. Euskararen erabilera ez ezik, demokrazia soziala sustatzeko …

Kazetaritza mugikorraren aukerak eta erronkak aztergai urriaren 22an, TOKIKOM Jardunaldietan

Bi urtean behin egiten dugun bezala, TOKIKOMek TOKIKOM Jardunaldiak egingo ditu urriaren 22an, EiTB taldearekin elkarlanean. Edizio honetan MoJo edo kazetaritza mugikorra eta publizitatearen alorreko erronka tekniko eta legalak izango ditugu hizpide. Kazetaritzaren alde mugikorra azpimarratu nahi izan dugu aurtengo edizioan: alde batetik gailu mugikorrek informazioaren ekoizpen nahiz kontsumo aldetik eragiten duten aldaketagatik, eta bestetik …

Sinergien beharra

Eneko Bidegainen gogoeta interesgarria Atabala blogean: Egunkari nazionala lidergotik urrun dago, hain zuzen, nazionala delako (beste herrialdeetan ere berdin da); eta tokikoek ez dute Euskal Herri osoaren ikuspegia lantzen, tokikora mugatzen direlako. Lan handia egiten da jendeak euskaraz irakur dezan, baina euskarazko produkzio horrek ez du nahiko indar egiten Euskal Herriko ikuspegia errotzeko.