GAMES proiektua

Adimen artifizialaren eta hizkuntz teknologien garapen azkarrak muturreko aldaketak ekarri behar ditu komunikabideen mundura. Hori dela eta, TOKIKOMen oso adi behatzen ari gara esparru honetan mugitzen ari den guztia, eta I+G proiektu aurreratuak garatzen ari gara teknologia horiek toki komunikabideen eguneroko lan-tresnetan txertatzeko.

GAMES teknologia alorreko I+G+i proiektua da, I+Gko HAZITEK laguntza programaren markoan garatu duguna, 2018tik 2020ra bitartean.
Proiektu honen xedea bideo laburpenak automatikoki sortzeko soluzio berritzaile bat sortzea da. Orain arte, horretarako existitzen diren soluzioak bideoen atalik esanguratsuenak aukeratu eta haien laburpenak zentratzen dira. GAMESen, horrez gain, hizkuntzaren errekonozimendurako teknologia semantikoa baliatu dugu, audio zein bideo sekuentzien transkripzio automatikoak egin, haien inguruko metadatuak sortu (aipatutako entitateak, gaiak…), eta metadatu horiekin lotutako irudiak aukeratzeko.
Horrela, soluzio honi esker, gaur egun gero eta gehiago kontsumitzen diren bideo-laburpenak errazago sortu ahalko ditugu, eta etiketatze automatikoari eta indexatzeari esker, edukiak modu erraz, azkar eta eraginkorrean berreskuratu ahalko ditugu eduki berriak sortzeko lehengai gisa.
Proiektu hau komunikazioaren eta teknologiaren alorreko beste hainbat eragilerekin batera landu dugu:


GAMES proiektua 1Hazitek – Enpresen I+G bultzatzeko laguntza-programak finantzatutako proiektua.

Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatutako jarduera, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez.