TOKIKOM, txikitik handira

_DSF6457

Jardunaldiak hasteko, TOKIKOMeko presidenteak, Jone Guenetxeak, errepaso bat egin zion taldearen azken urteotako jardunari. TOKIKOM Plataforma, edizio sistema bateratua, Kudeaketa Aurreratuan egindako aurrerapausoak eta elkarlanean sortutako Ttap bezalako proiektuak nabarmendu zituen besteak beste.

#MoJo. Santiago Hernández

_DSF6765

Santiago Hernández, RTVEko #MoJo formazio arduradunak, kazetaritza mugikorraren ezaugarriak azaldu eta adibide praktikoak eman zizkigun.

Mugikorrarekin ikus-entzunezko edukiak sortzen. Xabier Urzelai (Goiena)

_DSF6791

TOKIKOM Jardunaldiak 2018. Goiena Komunikazio Taldeko Xabier Urzelaik azaldu zigun nola eta zertarako aplikatzen duten kazetaritza mugikorra Goienan, eta zer aldaketa ekarri dituen haien lan moldera.

Instagram Stories eta sare sozialak komunikabideentzat. Ana López.

_DSF6905

Ana Lopezek, kazetaritza mugikorrean adituak, hainbat gako eta adibide ekarri zizkigun, sare sozialak, eta batez ere Instagram, nola aprobetxatu komunikabideen edukiak hedatzeko.

Publizitate joerak Euskadin eta munduan. Asier Izurieta (MEDIASAL)

Asier Izurieta. TOKIKOM Jardunaldiak 2018

Asier Izurietak, MEDIASAL agentziako planifikazio buruak, publizitateko joera berrien berri eman zigun.

Komunikabideen datuen monetizazioa. Alderdi legalak. Paula Ortiz (IAB)

Paula Ortiz (IAB). TOKIKOM Jardunaldiak.

Komunikabideek diru sarrera berri bat topa dezakete erabiltzaileen datuen tratamenduan, baina teknikoki ez ezik, teknikoki ere zailtasun asko dituen eremua da.

Laguntzailea

Babesleak