Santiago Hernández Lechuga

TOKIKOM Jardunaldiak 2018. Hizlariak. 2

1990tik RTVEn dihardu, bideo argiztapen, edizio eta postprodukzio lanetan. "EL Escarabajo Verde" eta "Repor" saioetako hainbat erreportajeren garapenean parte hartu zuen, eta albiste editorea izan da RTVEko albiste zerbitzuetan. 2011n IRTVEren taldean sartu zen, Formazio Koordinatzaile eta Formatzaile gisa. OI2ren hainbat ediziotako kolaboratzailea izan da. Avid Media Composer eta Edius ikastaroak eman ditu. #MOJO arduradun teknikoa izan da 2016ko Bartzelonako Manga Azokan, Fitur2018 eta Aula2018 ekitaldien jarraipenean. #MOJO formatzailea da RTVEko CANAL 24H eta Albiste Zerbitzuetan. RTVE Institutuaren "#MOJO Manual de Periodismo Móvil" liburuaren egileetako bat da.

Santiago Hernández Lechuga

Xabier Urzelai

TOKIKOM Jardunaldiak 2018. Hizlariak. 3

Xabier Urzelai Goiena Komunikazio Taldeko bazkidea da. Bilbon egin zituen kazetaritza ikasketak eta jarraian ARKOn (Arrasate Komunikabideak) hasi zen lanean, eta handik gutxira sortu zuten Goiena. Multimedia enpresa izanda, egunerokoan gailu askorekin lan egitea egokitu zaio Xabierri, kamera aurrean batzuetan, kamera atzean bestetan. Hala, azken urtean #mojo kontzeptuan sakontzen dabil, baita ingurukoak horretan endredatzen ere.

@xurze
@xabierurzelai
Xabier Urzelai

Ana López

TOKIKOM Jardunaldiak 2018. Hizlariak. 4Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu ondoren, California Berkeley Unibertsitatean osatu zuen bere multimedia prestakuntza, eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatean ezagutu zuen telefono mugikor bidezko erreportajegintza. Harez geroztik edukiak mugikorraz sortzearen aldeko apustua egin du, ikus-entzunezko istorioak modu errazean kontatzeko tresna ezin egokiagoa baita.

Kazetaritza mugikorrari buruzko hitzaldiak eta prestakuntza ematen ditu. Besteak beste, Unidad Editorialen Komunikazio Eskolan, Godó Taldean (LaVanguardia.com-entzat), Atresmedian (Antena 3 Noticias-entzat) eta La Información Taldean (Diario de Navarra-rentzat) eskaini du prestakuntza.

Ana López Jiménez
@anadigame
@anadigame
@mobilejournalist
Ana López

Asier Izurieta Otazua

TOKIKOM Jardunaldiak 2018. Hizlariak. 5

Asier Izurieta Planifikazio Burua da Dentsu Taldeko Mediasal Hedabideen agentzian. 25 urte baino gehiagoko eskarmentua du publizitate eta enpresa alorrean, eta komunikazio estrategiako aholkulari gisa nabarmentzen da.

Euskal Herriko Unibertsitatean ere badihardu, Irakasle Elkartu gisa, Ikus-Entzuneko Komunikazioa eta Publizitatea sailan. Hedabideen planifikazioa irakasten du bertan.

Asier Izurieta

Paula Ortiz

TOKIKOM Jardunaldiak 2018. Hizlariak. 610 urte baino gehiago darama teknologia sektorean lanean, eta eskarmentu zabala du Interneten araudian, pribatutasunean eta negozio digitalen aholkularitzan. Gaur egun, IAB Spaineko zuzendaritza juridikoaren eta erakunde harremanen arduraduna da, eta publizitate digitalaren industriarekin lotutako auzi legal eta instituzionalen gaineko bozeramalea ere bada. Aurretik, AEPD, datuak babesteko Espainiako agentzian jardun zuen 8 urtez, nazioarteko harremanetako aholukari gisa.

Paula Ortiz Lopez
@PaulaOrtiz_

Laguntzailea

Babesleak