Hitzaldien bideoak

Hauek dira 2023ko TOKIKOM Jardunaldietan lagundu ziguten hizlarien hitzartzeak, denak ere euskarara bikoiztuta. Jardunaldi osoen grabazioa ingelesez edo audio originalarekin ere eskuragarri dituzu, orriaren amaieran.

Jason Gibbins: Local News Partnerships

Local News Partnerships BBC eta Erresuma Batuko toki komunikabideen arteko lankidetza programa da. Haren arduraduna de Jason Gibbinsek kontatu digu egitasmoaren historia eta gaur egungo funtzionamendua.

Tomas Bruvik: Landslaget for Lokalaviser

Norvegian ere elkarlan esperientziak partekatzen ari dira toki komunikabideak eta Estatuko telebista publikoak, NRK-k. Toki komunikabideen elkarteko Idazkari Nagusiak plan oso zehatzak ditu etorkizun hurbilerako.

Avelino Amoedo: Digital News Report

Digitalizazioak mundu osoko helduen komunikazio ohituretan ere eragin du. Digital News Report txosten ezagunak urtero-urtero aztertzen du praktika horien bilakaera. Albiste onak ditu toki komunikabideentzat.

Peter Sherlock: BBC Shared Data Unit

Local News PArtnerships ekimenaren barruan, BBCren Shared Data Unit delakoak datu-kazetaritza lantzen du, toki komunikabideekin elkarlanean. Datu soilen azterketatik interes handiko istorioak lantzen dituzte.

Oihane Mateos eta Iker Rincon: Saretzen

Euskal Herrian ere ez gaude geldi! 2022ko azarotik, Saretzen ekimena lantzen ari gara EiTBk eta TOKIKOMek. EiTBko Oihane Mateosek eta Hirukako Iker Rincon kazetariek kontatu digute zertan den egitasmoa.

Karma Peiro: adimen artifiziala

Adimen artifiziala ez da fenomeno berria; aspalditik erabiltzen da hainbat esparrutan. Karmaren ustez, komunikabideok ondo ulertu eta azaldu behar dugu zer den, herritarrak informatu eta ingurua ulertzen laguntzeko.

Richard Gurner: The Caerphilly Observer

The Caerphilly Observer Hegoaldeko Galeseko toki komunikabide txiki bat da, BBCren lankidetza programetan buru-belarri sartuta dabilena. Bere sortzaileak kontatu digu nola bizi duen esperientzia bere aldetik.

Bea Narbaiza: IKUSIKER

Digitalizazioak erronka handiak ekarri ditu hedabideetara. Haietako bat, komunikazio jardueren aldaketa. EHUko IKUSIKER behategiak gazteen eduki kontsumoak aztertzen ditu.

TOKIKOM Jardunaldiak 2023. Bideoak 1

English audio

Itzulpenik gabe / Raw audio

Laguntzailea

 Babesleak